Txantiloi:2014-4 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparrua (1940ko uda arte Mauthausen kontzentrazio-esparrua izan zen) Austriako Mauthausen eta Gusen herrien inguruan (Linz hiritik 20 bat kilometrora) eraikitako kontzentrazio-esparru nazien multzo handia izan zen.

Hasiera batean Mauthausenen esparru bakarra egon arren, denbora aurrera joan ahala handituz joan zen, Alemania naziak kontrolatutako Europako kontzentrazio-esparruen konplexu handienetako bat bihurtu zen arte. Mauthausenen eta alboko Gusenen lau azpiesparru nagusi zeuden, baina horiez gain, Austria osoan eta Alemaniako hegoaldean zehar hedatzen ziren 50 azpiesparru baino gehiagok osatzen zuten konplexu guztia. Horietako batzuetan munizio-fabrikak, armamentu-fabrikak eta Me262 hegazkina mihiztatzeko instalazioak zeuden. Presoak bertan lan egitera behartuak izaten ziren.