Txantiloi:2016-13 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pazko matxinada (irlanderaz Éirí Amach na Cásca, ingelesez Easter Rising), Irlandan 1916ko apirilean, Pazko Astelehenez, Erresuma Batua eta Britainiar Inperioaren agintearen aurka burutu zen matxinada bat izan zen. Matxinada hau, 1798ko Irlandako matxinada ezkeroztik errepublikarrek Irlandaren kontrola bereganatzeko egin zuten saiakera ezagunena bilakatu zen, bide batez Erresuma Batutik independentzia lortzeko helburu edo asmo garbiz.

Irlandar Anaitasun Errepublikarraren Gerra Kontseiluko zazpi kideek aurrez antolatuta, saiakera errepublikar iraultzaile hau 1916ko apirilaren 30an jazo zen, Patrick Pearse abokatua buru zuten Irlandar Boluntarioen zati batek (Irlandako Errepublikar Anaitasunaren adar armatua) eta James Connollyren Irlandar Armada Hiritarrak, Dublin hirian kokaleku garrantzitsuak hartu zituztenean, Irlandako Errepublika aldarrikatu zuten.