Txantiloi:2016-34 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Euskal Herriko Rock Erradikala, erdal musika ere barne hartzen duen arren euskaraz Euskal Rock Erradikala izenez ezagunagoa (dena dela, gaztelaniaz asmatu zen izena —Rock Radical Vasco, Rock Radikal Vasco edo RRV— eta luzaroan ez zuen euskal izenik izan) Hego Euskal Herrian 1980ko hamarkadan izandako euskal eta erdal musikako mugimendu bat da. Estilo ezberdinak sartzen ziren, hala nola punk, rock, ska eta reggaea.

Rock Radical Vasco izena, Egin egunkarian 1983ko urriaren 16an argitaratutako manifestu batean agertu zen lehen aldiz, Jose Mari Blasco musika managerrak sinatua, eta elkarren kontrako hainbat jarrera sorrarazi zuen.