Txantiloi:2017-24 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Delfosko orakulua, Antzinako Greziako barruti sakratu handi bat izan zen, nagusiki Apolo jainkoari eskainia, erdian, bere tenplu handia zuena. Bertara joaten ziren greziarrak, jainkoei, aztoratzen zituzten gaiei buruzko galderak egitera. Grezian kokatua, Delfos izena zuen antzinako hiriaren kokalekuan, orain existitzen ez dena, Parnaso mendiaren oinean, Fozidako mendien erdian, itsasoaren mailatik 700 metroko garaierara eta Korintoko golkotik 9,5 kilometroko distantziara.

Mendiko arroketatik, hainbat iturburu sortzen ziren, iturri ezberdinak eratzen zituztenak. Oso antzinatik ezaguna den iturrietako bat, Kastaliaren iturria da, erramu landarezko basotxo batetaz inguraturik, Apolori sagaratuak. Elezaharrak eta mitologiak diotenez, Parnaso mendian eta iturri honetatik gertu jainkosa batzuk biltzen ziren, kantua eta olerkiaren jainkosa txikiak, Musak, iturrietako lamia ziren naiadeekin batera. Bilera hauetan, Apolok lira jotzen zuen eta gainontzeko jainkosek kantatu egiten zuten.