Txantiloi:2017-26 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bosniako gerra, gaur egun Bosnia eta Herzegovina den lurraldean 1992ko apirila eta 1995eko abenduaren artean jazotako nazioarteko gatazka armatua izan zen. Gerran zenbait alde egon ziren, baina nagusiak Bosnia-Herzegovinako errepublikako indarrak eta euren buruak aldarrikaturiko serbiar eta kroaziar entitateak izan ziren, Bosniako Serbiar Errepublika (Republika Srpska) eta Herzeg-Bosniako Kroaziar Errepublika. Bi entitate hauei, Serbia eta Kroaziak, hurrenez hurren, babes politiko eta militar handia eman zieten.

Gerra Jugoslaviaren desegitearen ondorio izan zen, Eslovenia eta Kroaziako sezesioei jarraiki, Bosnia eta Herzegovinako Errepublika Sozialistak, zeina nagusiki bosniar musulman (%44), serbiar ortodoxo (%31) eta kroaziar katolikoz (%17) osaturik zegoen, 1992ko otsailaren 29an independentziarako erreferenduma irabazi zuenean.