Jugoslaviaren desegitea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Jugoslaviaren desegitea antzinako europar herrialde horren banantzea izan zen, gerrek eta eztabaida politikoek eragina. Jugoslaviak Balkanak bateratu zituen, mendetako gatazka etniko bat jasaten zuen eskualdea. Herrialdea sei errepublika federalek eta bi probintzia autonomoek osatuta zegoen, bakoitzak bere herria zuena. 1990eko hamarkadan zortzi entitate hauek sei estatutan banatu zen: Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina, Mazedonia, Montenegro, Serbia eta azken honen barnean zeuden bi probintzia autonomoak: Kosovo eta Metohija eta Vojvodina[1]. Baina herrialde hauen barnean ez zegoen homogeneotasunik, adibidez, Bosnia-Herzegovina 1465etik aurrera ez zen herrialde independentea izan eta etnikoki bere biztanleriaren %44a bosniakoa, %33a serbiarra eta %18a kroaziarra ziren. Jugoslaviako Erresuma sortu zutenean, zazpi muga, sei errepublika, bost herritartasun, lau hizkuntza, hiru erlijio eta alfabeto bi zituen, baina buruzagi bakarra.

Herrialde bakoitzaren politikariek nazionalismoa piztu zuten eta Bosnia, Kroazia eta Serbiako mugek liskarrak sortu zituzten, batez ere Serbia Handia eta Kroazia Handiaren nahiak betetzeko[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Duncan, W. Raymond; Holman, G. Paul, Ethnic Nationalism and Regional Conflict: The Former Soviet Union and Yugoslavia Westview Press ISBN 0-8133-8813-9 .
  2.   Magas, Branka The Destruction of Yugoslavia: Tracking the Break-up 1980–1992 Verso ISBN 0-86091-593-X .


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.