Txantiloi:2017-41 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biziaren jatorria gizakia aspalditik kezkatu duen gai bat da, ondorio zientifikoak ez ezik, garrantzi handiko beste ondorio batzuk ere (metafisikoak, esaterako) planteatzen dituelako. Gaia hainbat ikuspuntutatik azter daiteke, baina artikulu honetan ikuspuntu zientifiko huts batetik helduko zaio, biologiaren teoria klasikoak eta zientziaren azken ekarpenak azalduz.

Biziaren jatorriaz edo abiogenesiaz (grezieraz ἀ-βίο-γένεσις [a-bio-genesis], «ἀ-/ἀν- «ez» + βίος- «bizia» + γένεσις- «sorrera/hasiera», «Biziaren sorrera, ezerezetik abiatuta») jardutean, Lur planetaren gainean bizia nola sortu zen aztertzen da, bai eta biziak lehenengo zelulatik nola eboluzionatu zuen ere. Ikerkuntza horrek oso ekarpen baliotsuak egin ditu XX. mendearen erdialdetik. Ekarpen horiek, Lurrerako ez ezik, baliagarriak dira gure planetatik kanpo ere: esaterako, antzinako Lur planetan bizia agertzea eragin zuten faktoreak Unibertsoko beste alderdi batzuetan ere izango balira, oso litekeena zen bizia —guk ulertzen dugun eran— han ere agertzea.