Txantiloi:2018-6 Nabarmendutakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marina Ivanovna Tsvetaieva (errusieraz: Мари́на Ива́новна Цвета́ева, mɐˈrʲinə ɪˈvanəvnə tsvʲɪˈtaɪvə ahoskatua; 1892ko urriaren 8agreg.irailaren 26ajul. - 1941eko abuztuaren 31) errusiar poeta eta idazlea izan zen. 1917ko Errusiar Iraultza eta horren osteko Moskuko gosetea bizi izan zituen, eta nagusiki horiez eta bere maitaleez idatzi zuen, bai eta existentzialismoaren gertuko gaiez ere.

1941eko ekainean, Aberriaren aldeko Gerra Handia piztu zenean, Tatarstan-eko Jelabuga hirira ebakuatu zuten, eta han hil zen, abuztuaren 31n, ustez bere burua urkatuta. Bere lana XX. mendeko errusiar literaturako obrarik gailenen artean dago.