Juliotar egutegi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Juliotar egutegia[1], erromatar egutegiaren erreforma, Julio Zesar enperadoreak K. a. 46an ezarritako egutegia da, K. a. 45en indarrean sartu zena (709 ab urbe condita). Horregatik haren izena hartzen du. Sosigenes Alexandriakoa astronomoarekin bilera egin ostean erabaki zen. 365 eguneko urte erregularra zen, 12 hilabetetan banatua. Lau urtetik behin, bisurteko otsailean egun bat gehitzen zen. Horrela, batez besteko urtearen iraupena 365,25 egun zen. Gregoriotar egutegiaren aitzindaria da.

Juliotar egutegia XX. mendea arte indarrean egun zen herrialde batzuetan, egutegi nazional gisa, baina zehatzagoa den gregoriotarrak ordeztu zuen arte. Oraindik ere berbereek erabiltzen dute, eta baita ere Atos Mendian eta Eliza Ortodoxo askok.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juliotar egutegi Aldatu lotura Wikidatan
  1. Juliotar agertzen da Elhuyar hiztegian eta Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak (Eusko Jaurlaritza). Hala ere, euskarazko zenbait testutan Juliar agertzen da.