Txantiloi:Azala/Nabarmen/2019-29

Wikipedia, Entziklopedia askea

Foruen amaiera Hego Euskal Herrian

Foruen amaiera Hego Euskal Herrian Lehen Karlistalditik (1833-1840) Bigarren Karlistaldi osteko aldira (1l876-1878) luzatu zen. Hartara, bukaera eman zitzaion Gaztelako Koroarekiko atxikimendua eta autogobernua uztartu zituen euskal lurralde horien estatusari. Ipar Euskal Herrian, foruak Frantziako Iraultzan kendu zituzten (1789-1790ean). Hamarkada luzez foruak higatzen joan ondoren, Lehen eta Bigarren Karlistaldien osteko okupazio militarretan, Espainiako gobernuek Hego Euskal Herriko lege eta erakundeak indargabetu zituzten Espainiako konstituzioen epelean (1812, 1820, 1837, 1876); horretarako, Foruak Berresteko Legea (1839), Foruak Eraldatzeko Legea (1841) eta Foruen Abolizio Legea (1876) prestatu eta ezarri zituzten.

Aste honetan nabarmen