Txantiloi:Gertaerak/8/8
- 1786 - Alpeetako punturik garaiena den Mont Blanc mendiaren lehenbiziko igoera burutu zen.
- 1929 - LZ 127 Graf Zeppelin aireontzi alemaniarrak (irudian) mundua inguratzeko hegaldia hasi zuen.
- 1967 - Indonesia, Malaysia, Filipinak, Singapur eta Thailandiako gobernuek Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartea (ASEAN) sortu zuten.
- 1991 - Varsoviako irrati masta, inoiz eraiki den egitura garaiena, erori egin zen.
- 2008 - Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindulariak errepide probako urre olinpikoa irabazi zuen.