Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nikolas Koperniko

Eduki-taula

👶
Jaiotza
1473ko otsailaren 19a
Toruń
💀
Heriotza
1543ko maiatzaren 24a
Frombork (en) Itzuli
🔨
Lanbidea
astronomo
📷
Argazkiak
ikusi
Koperniko, 1873ko margolan batean.

Nikolas Koperniko astronomo poloniar bat izan zen, Lurra eta beste planetak Eguzkiaren inguruan bira egiten dutela esaten lehena. Pentsamenduaren aldaketa garrantzitsua izan zen hura. Hori baino lehen, aditu gehienek uste zuten Eguzkiak, izarrek eta planetek Lurraren inguruan egiten zutela bira, baina oker zeuden.

Koperniko Toruń izeneko hirian jaio zen, Polonian, 1473ko otsailaren 19an. Polonian eta Italian egin zituen ikasketak eta astronomia, matematika, medikuntza eta eliza-zuzenbidea ikasi zituen, besteak beste. Ikasketak bukatu ondoren, Eliza Katoliko Erromatarreko monje sartu zen. Denbora librean zerua behatzen zuen.

Kopernikok ideia asko garatu zituen eguzki-sistemari, eguzkiari eta haren inguruan biraka dabiltzan objektuei buruz. Egia zen berak esandakoa, hau da, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira egiten duela, bai eta bere ardatzaren inguruan ere. Kopernikok 1543an argitaratu zituen bere ideiak liburu batean. Urte horretan bertan hil zen, maiatzaren 24an, gaur egungo Frombork hirian, Polonian. Haren liburuak ez zuen berehala aldatu jendeak eguzki-sistema ikusteko zeukan modua, baina geroago adituak konturatu ziren Kopernikoren ideiak zuzenak zirela.