Toruń

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Toruń
 Polonia
Collage of Torun.png
Goian: Udaletxea Hiri Zaharreko plazan (Rynek Staromiejski), Planetarioa
Erdian: Hiriaren ikuspegia
Behean: Epaitegia, Nikolas Kopernikoren etxea, Dwór Artusa
Torungo bandera

Torungo armarria

Administrazioa
Herrialdea  Polonia
Probintzia Kujavia-Pomeraniako voivoderria
Torun Konderria
Alkatea Michał Zaleski
Izen ofiziala Toruń
Postakodea 87-100 - 87-120
Geografia
Koordenatuak 53° 01′ 00″ N, 18° 37′ 00″ E / 53.016666666667°N,18.616666666667°E / 53.016666666667; 18.616666666667Koordenatuak: 53° 01′ 00″ N, 18° 37′ 00″ E / 53.016666666667°N,18.616666666667°E / 53.016666666667; 18.616666666667
Toruń hemen kokatua: Polonia
Toruń
Toruń
Azalera 115,72 km²
Demografia
Biztanleria 205.312 biztanle (2010[1])
Dentsitatea 1.774,21 bizt/km²
Informazio gehigarria
Konderria Torun
Sorrera XIII. mendean
Telefono aurrizkia +48 56
Webgunea http://www.torun.pl

Toruń (alemanez: Thorn, kaxubieraz: Torń, latinez: Thorunium) Poloniako erdi-iparraldeko hiria eta ibai portua da. Vistula ibaiaren ertzean dago, Varsoviatik 210 kmra. 1999tik Kujavia-Pomeraniako voivoderriko bi hiriburuetako bat da. 2010eko abenduaren 31n 205.312 biztanle zituen[1].

Poloniako hiririk zaharrenetako bat da. 1997an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Erdi Aroko hirigunea.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Torun)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.1 1.4 6.2 12.7 18.8 22.2 23.5 23.0 18.5 12.8 5.9 1.6 12.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.8 -1.8 1.9 7.1 13.0 16.6 17.8 17.2 13.0 8.3 3.4 -0.6 7.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.6 -4.7 -1.5 2.4 7.3 10.7 12.2 11.7 8.6 4.9 0.9 -3.1 3.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 27 23 26 30 56 78 77 60 45 39 40 35 536
Iturria: Climate-charts.com[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso hiri zaharra da, eta garai askotako monumentuak gorde ditu. 1231. urtean sortu zuten Zaldun Teutoiek, eta Hansako Ligako kide egin zuten. Erdi Aro guztian zehar Europako mendebaldearen eta ekialdearen arteko merkataritzagune guztiz garrantzitsua izan zen. XV. mendean Poloniako erreformaren gune nagusia izan zen. 1793-1920 urteetan Prusiaren mende egon zen, Varsoviako Dukerri Handiaren garaian izan ezik (1807-1815). 1920. urtean Poloniako hiri bihurtu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdinbidegune garrantzitsua da. Industria (metalurgia, janari industria, kimika industria, ehungintza, papergintza) da ekonomia jarduera nagusia.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi mailako irakaskuntza zentrorik handiena Nikolas Koperniko unibertsitatea (polonieraz Uniwersytet Mikołaja Kopernika) da.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toruńgo Erdi Aroko hirigunea1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Torun5DSC 0113.JPG
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 835
Kokalekua Polonia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 53° 01′ N, 18° 37′ E / 53.017°N,18.617°E / 53.017; 18.617
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1997tik Toruń Gizateriaren Ondare izendaturik dago. Hirian Erdi Aroko eraikin ugari dago. Izan ere, arkitektura gotikoko monumentu gehien dituen Poloniako bigarren hiria da, Krakoviaren ondotik[3].

Herritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toruń ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Demographic Yearbook of Poland 2011 Stat.gov.pl
  2.   [http://www.climate-charts.com/Locations/p/PL12250.php Torun, Poland: Climate, Global Warming, and Daylight Charts and Data], World Climate, http://www.climate-charts.com/Locations/p/PL12250.php. Noiz kontsultatua: ekaina 26, 2012 .
  3. Torun Pamplona2016.org
  4. a b c d e f g h i j Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman Toru.C5.84_twinnings izeneko erreferentziarako
  5.   Heritage Twin Towns, © 2003-2009 Swindon Borough Council, http://www.swindon.gov.uk/heritage-twintowns. Noiz kontsultatua: 2009-02-16 .
  6.   Torun - Twin Town in Poland, www.swindon.gov.uk, http://www.swindon.gov.uk/yourcouncil/heritage-twintowns/heritage-torun.htm. Noiz kontsultatua: 2009-11-07 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Toruń Aldatu lotura Wikidatan