Txikipedia:Abia Akram

Wikipedia, Entziklopedia askea

Abia Akram[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abia Akram Pakistanen jaio zen 1985ean eta gurasoekin eta anai-arrebekin hazi zen. Errakitismo genetiko batekin jaio zen, eta, horregatik, gurpil-aulki bati lotuta dago. Ezgaitasuna duten pertsonentzako ikastetxe batean hasi zen ikasten, eskola arrunt batera joaten hasi baino lehen, eta goreneko ohoreekin graduatu zen.

Pakistan

1997an, ezgaitasuna duten pertsonen erakundeetan parte hartu zuen. Minusbaliatuen eskubideen aldeko ekintzaile pakistandarra da. Pakistanen Ezgaitasuna duten Emakumeen Foro Nazionalaren sortzailea da, eta minusbaliatuek herrialdean, Asian eta Ozeano Barean dituzten eskubideen aldeko mugimenduaren barruan nabarmendu da.

2011n Warwickeko Unibertsitatean (Inglaterra) Generoko eta Nazioarteko Garapeneko masterra lortu zuen. Ikerketa-lanak ere egin ditu Japonian. Chevening beka bat lortu zuen Pakistango lehen emakume ezgaitua izan zen.