Txikipedia:Abkhazia
Abkhazia Kaukaso mendilerroaren hego-mendebaldean eta Itsaso Beltzaren artean dagoen herrialde librea da. Europan kokatzen da.[1]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abkhazian 245.246 biztanle bizi dira, eta 8.665-km2-ko azalera du. Abkhaziaren mugakideak Errusia eta Georgia dira. Lurraldearen %74 menditsua da. Abkhaziako hiri nagusia Aqwa-Sukhum da, 100.000 biztanle ditu. Herrialdeak 575 udalerri ditu.[1]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abkhaziako biztanleria osoaren zati txiki bat bakarrik da jatorri abkhaziarrekoa: 100.000 bat lagun.
Abkhaziar ugari herrialdetik kanpo bizi dira: Turkian, mendebaldeko Europan, AEBetan eta Errusian. Biztanleria abkhaziar hau eta hizkuntza ere jatorri kaukasiarrekoak dira.[1]
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abkhaziako estatu burua Errepublikako presidentea da. Gaur egun presidentea Sergei Bagapx da. Gobernu burua lehen ministroa da: Aleksander Ankvabek. Botere legegilea Herriaren Biltzarrak betetzen du. Hau 35 kidek osatzen dute. Abkhazia 7 distritutan banatuta dago. [1]
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza da nagusi: tabakoa, laboreak eta fruitu garratzak.[1]