Itsaso Beltza
Itsaso Beltza, antzinako izena Ponto Euxino[1] (antzinako grezieraz: Εὔξεινος Πόντος, Euxeinos Pontos, euskaraz: «itsaso abegikorra»), Ozeano Atlantikoaren bazterreko itsasoa da, Ekialdeko Europa, Kaukasia eta Anatoliaren artean dagoena, Dardaneloak eta Bosforo itsasarteen bitartez Mediterraneoarekin lotua. Iparraldean Ukraina du, ekialdean Errusia eta Georgia, hegoaldean Turkia, eta mendebaldean Bulgaria, Errumania. 436.402 kilometro koadroko eremua du. Batez besteko sakonera 1.253 metrokoa da, eta gehienekoa 2.245 metrokoa.
Itsas gorabeherarik gabea da ia, eta ez da izozten neguan. Iparraldean Krimeako penintsula dago. Bere ertzeetan dauden hiri garrantzitsuenak Istanbul, Odesa, Sebastopol, Jalta eta Konstantza ditugu. Danubio, Don eta Dnieper ibaiak bertan itsasoratzen dira. Hegoaldean Marmarako itsasoarekin eta iparraldean Azoveko itsasoarekin loturik dago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/03/25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 159. araua. Euskaltzaindia Noiz kontsultatua: 2011-04-18.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|