Txikipedia:Agurtzane Egiluz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agurtzane egiluz saskibaloi egokituan jolasten
Agurtzane egiluz saskibaloi egokituan jolasten

Agurtzane Egiluz gurpil-aulkiko saskibaloian lehiatzen duen emakume bat da. Araban, Gasteizen jaio zen 1997ko apirilaren 18an.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau urte zituela, istripu baten ostean hasi zen saskibaloi paralinpikoan. Istripu hartan, ikastolako autobusa albaka gainetik pasa zitzaion[2], medikuek bizitza guztia ohean egongo zela esan zioten, baina berak aurrera jarraitu zuen, eta Gasteizko Zuzenak taldean hasi zen saskibaloi egokituan.

Saskibaloiean ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-2018 denboraldian hasi zen jokatzen, eta Ohorezko Mailarako igoera lortu zuten hurrengo urtean.

Agurtzane Espainiako selekzioko talde ezberdinetako parte izan da, eta 2017 eta 2018ko Kanariar Uharteetan eta Rotterdamen jokatutako Europako txapelketetan parte hartu du, baita Hanburgon 2018ko Munduko Txapelketan ere.[3]

2020ko Udako Paralinpiar Jokoetan parte hartu zuen bere taldearekin, eta zortzigarren postuan geratu ziren.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua ikasten aritu zen. Unibertsitateko ikasketak amaituta, graduatua, klubarekin eta Aulki Gurpildun Saskibaloi selekzioarekin entrenatzen eta partiduekin gozatzen jarraitzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Agurtzane Egiluz. 2023-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  2. (Gaztelaniaz) «Agurtzane Egiluz, deportista olímpica» EITB 2021-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
  3. «[:esAgurtzane Egiluz [:eu]Agurtzane Egiluz[:]»] basqueteam (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).