Wikipedia, Entziklopedia askea

Aholatz bostbixarra Ozeano Atlantikoaren ekialdeko kostaldean bizi den arraina da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen zientifikoa Ciliata mustela. Latinezko "ciliata" hitzak "ileduna" esan nahi du eta aurpegian dituen bost ileengatik jarri zitoten izena. "Mustela" ere latinetik dator eta erbinudea esan nahi du, hau ere luzea delako.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Aholatz bostbixarrak azala labainkorra du eta ez du ezkatarik

25 cm neurtzen ditu eta 3 urte bizi daiteke.

Azal bigun batek estaltzen du gorputza eta ez zaio ezkatarik ikusten. Kolore marroia du. Burua txikia da eta bost ile ateratzen zaizkio. Horregatik du bostbixar izena.

Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko uretan bizi da. Arroka artean eta alga berde artean ezkutatzen da.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aholatz bostbixarraren buruko ileak.

Zulotik atera eta eraso azkarrak eginez ganbak, karramarroak, itsas zizareak eta arrain txikiak harrapatzen ditu. Buruan dituen ileak erabiltzen ditu harrapakinak detektatzeko.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aholatz bostbixar gazteek 9.000 arrautza jartzen dituzte eta zaharrek 30.000. Hortik jaiotzen diren larbak itsaso zabalean bizi dira. Arrain txiki bihurtzen direnean kostaldera etortzen dira.