Ainara Kantauriar (Daboecia cantabrica) zuhaixka txikia da. Txilarra ere deitzen zaio.
Nolakoa da?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]10-70 cm tartean neurtzen duten zurtoin inklinatuak ditu. Adar tenteak eta iletsuak ditu. Loreen kolorearen eta espeziearen arabera, zurtoinak berde argiak, marroi berdexkak edofuksia izan daitezke
Hosto txikiak ditu (cm 1), txandakatuak eta iraunkorrak, hau da, luze irauten dute.
Loreak oliba itxura dute. Petaloak ez dira irikitzen eta txuriak, arrosak eta moreak izaten dira. Zintzilik egoten dira zurtoinaren muturrean mordoxkak osatuz (6-15).
Non aurki daiteke?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandan, Frantzian, Euskal Herrian... ikusi dezakegu. Txilardi, baso eta substratu azidoa duten lurretan jaiotzen da, gehien bat Kantauri itsasoaren ertzean. 0-1200 m bitartean hazten da. Gehien bat udan loratzen da, baina, apirila eta urria bitartean lorak ematen jarraitzen du.
Loraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen zientifikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreinua | Landarea (Plantae) |
Ordena | Ericales |
Familia | Ericaceae |
Espeziea | Daboecia cantabrica |
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai batetan | Gaur egun |
---|---|
- Koltxoien betegarri gisa
- Erratzak egiteko |
- Infusio diuretikoak prestatzeko
- Lore hauen nektarrarekin erleek kalitatezko eztia ekoizten dute |