Txikipedia:Aita Mari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aita Mariren omenezko eskultura, Donostiako kaian.

Jose Maria Zubia edo Aita Mari itsasgizon gipuzkoar bat izan zen, arrantzale askori itsasoan bizia salbatu ziona.
Zumaian jaio zen, 1809ko martxoaren 15ean, eta 1866ko urtarrilaren 9an hil zen, Donostian, 56 urterekin.

Berez arrantzale xume bat zen arren, Aita Mari, asko eta askotan, arrantzaleei porturatzen laguntzera joaten zen itsasoa haserre egoten zenean. Laguntza horri esker, ospe handia lortu zuen. Gizon maitatua zen oso.

1866ko urtarrilaren 9an, bat-batean galerna edo enbata sortu zen itsasaldean, eta Aita Mari bi txalupatan zeuden arrantzaleei laguntzen saiatu zen. Baina olatu handi batek txalupatik uretara bota zuen Aita Mari, eta betiko desagertu zen. Egun lazgarri hartan, 38 arrantzale hil ziren.

Donostiako kaian, Aita Mariren irudia dago, eta haren omenezko bertso hauek ere bai:


Mari!
Urikalduak salbatu nayaz eman zenduben biziya,
ta gaur daukazu, goitalchatuaz obiz itsaso aundiya:
Lo egin zazu baga zoñuaz.... o gizon maitagarriya!
onraturikan zure gloriyaz Donosti eta Kantauriya.