Txikipedia:Akain-belar

Wikipedia, Entziklopedia askea
akain-belarra

Akain-belarra belar-landare luze bat da. Euskal Herrian urtebetez bizi da eta lurralde beroetan bizi dira. Hosto zabalak eta lore txiki gorriak ditu. Izatez Afrikakoa da, klima epeleko eta beroko herrialde askotara zabaldu du gizakiak.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akain-belarra zuhaixka bat da. Egurrezko enborrak ditu eta adarrak ditu.

Hostoak handiak dira, 5-9 zati izaten dituzte.

Fruitua borobila da eta arantzaz estalirik dago. Hiru atal ageri ditu eta bakoitzak hazi bat gordetzen du. Fruitua lehortzen denean palanka baten bidez hazia hamar metrotara jaurtitzen du. Horrela lortzen du landareak hedatzea.

Loreek infloreszentzia handiak osatzen dituzte.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima epel edo beroa atsegin du, hotza izango ez duena. Antzinatik erabili izan denez mundu guztian hedaturik dago. Dirudienez Etiopian du jatorria.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haziak oso toxikoak ditu. Deshidratazio horrek gibela eta giltzurrunak kaltetu ditzake eta kasu larrienetan heriotza eragin ere bai.
  • Ezagutzen den toxina biologiko indartsuenetako bat da.
  • Lorategietan ere erabiltzen da landare polita delako.