Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Akropoli

Atenasko Akropolia.

Akropolia Antzinako Greziako hirietako leku bat da, leku garai batean dagoena, gain edo mendi batean, adibidez. Hitza grezieratik dator, eta hain zuzen ere “hiri garai”, edo “hiriaren leku garaia” esan nahi du. Gehienetan, gotortuta zeuden, hau da, harresi batez babestua, gaztelu bat bezala; horrela, norbaitek hiria erasotzen zuenean, hiritar guztiak hor babesten ziren, errazagoa zelako hor defendatzea.

Akropoli famatuenetako bat Atenaskoa da, Greziako hiriburuarena. Mendi horretan zehazki, Antzinako Greziako zenbait eraikin daude oraindik; adibidez, Partenoi tenplua. Atenasko akropolia hiriaren erreferentzia puntu bat da, baita Grezia osoarena ere. Antzinako grekoek euren botere handia erakusteko eraiki zituzten Atenaseko akropoliko eraikin ikusgarriak.

Atenasko akropolia UNESCOren Gizateriaren Ondarea da eta turista asko erakartzen ditu gaur egun. Atenasko akropolia eraikia dagoen mendiak 150 metroko altuera du, eta horregatik urrundik ikusi daiteke, hiriko erdigunean dagoen arren.