Txikipedia:Albaola Itsas Kultur Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Albaola itsas kultur erakundea ezagutzeko aukera ematen digu testu honek: Albaola zer den, bertan zer egiten duten, noiz sortu zen, etab…

Zer da albaola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai San Pedron (Gipuzkoa) dagoen ontziola museoa da. Museoa izateaz gain, XVI. mendeko San Juan izeneko baleontziaren erreplika berreraikitzen ari dira, garai hartako teknikak eta materialak erabiliz.

Albaola

Albaola museoa bisitatu daiteke. Museoan San Juan itsasontziaren eraikuntza, beste txalupa batzuen konponketa lanak eta garai bateko itsasontzietako materialak daude ikusgai.  Museoan hiru espazio ezberdin bisitatu daitezke: euskal baleazaleen historiaren erakusketa, arotzen zuzeneko lana eta San Juan baleontziaren estruktura.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Albaola Itsas Kultur Erakundea. 2022-09-25 (Noiz kontsultatua: 2023-03-02).