Albaola Itsas Kultur Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Albaola Itsas Kultur Erakundea
Albaola Itsas Kultur Faktoria 2, Pasai San Pedro. Gipuzkoa, Euskal Herria.jpg
Albaola Itsas Kultur Faktoriaren ikuspegia.
Albaola Itsas Kultur Erakundea hemen kokatua: Gipuzkoa
Albaola Itsas Kultur Erakundea
Albaola Itsas Kultur Erakundea
Albaola Itsas Kultur Erakundea (Gipuzkoa)
Berezko izena Albaola Itsas Kultur Faktoria
Koordenatuak 43° 19′ 44″ N, 1° 55′ 31″ W / 43.3289°N,1.92531°W / 43.3289; -1.92531Koordenatuak: 43° 19′ 44″ N, 1° 55′ 31″ W / 43.3289°N,1.92531°W / 43.3289; -1.92531
Herrialdea Flag of the Basque Country.svg Euskal Herria
Hiria Gipuzkoa Pasai San Pedro, Gipuzkoa
Helbidea Ondartxo pasealekua, 1
Irekitze data 2015
Telefono zenbakia 943 39 24 26
Posta elektronikoa bisitak@albaola.com
Webgunea http://www.albaola.com/

Albaola Itsas Kultur Faktoria Gipuzkoako Pasai San Pedro herrian dagoen ontziola museoa da. Bertan Albaola Elkarteak XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz. Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen. [1]

Kanadako Ternuako ur hotzetan XX. mendeko bukaeran Euskal itsasontzi baten hondarrak aurkitu zituzten. Ontziaren hondar horiek eta garai haietako Gipuzkoako agiri zaharrak aztertuta jakin izan zuten San Juan baleontziarenak zirela, ekaitz batek badia horretan hondoratu zuena.

XV. menderako euskaldunak balea- eta bakailao-arrantzan ibiltzen ziren, eta arrantza-postu aurreratuak kokatu zituzten Labradorren eta Ternuan. Horietatik handiena Red Bayn izan zen: 900 lagun inguru zituen, eta urtero 15 baleontzi ibiltzen ziren.[2] Badia horretan aurkitu ziren aipatutako San Juan baleontziaren hondarrak. Gaur egun Red Bay herrian Euskal Herriko Baleazaleen Museoa dago, San Juan baleontzitik berreskuratutako txalupa bat erakusten duena.

Albaola Elkartea Xabier Agotek sortu zuen 1997an Ameriketan. Maine-ko The Rockland Apprenticeshop eskolan XIX. mendeko arrantzarako euskal traineru bat eraiki zuten 1998ko urtarrila eta maiatza bitartean. Euskal Herrira ekarrita, portuz portu ibili zen trainerua 29 egunez, etapa bakoitzean herriko arraunlariekin (guztira 350 izan ziren). Orduan sortu zen Albaola elkartea, traineruaren donazioa jaso eta zainduko zuen erakunde bat sortu behar zen eta.[3] Geroago Red Bay-n aurkitutako hondarrak aztertu eta San Juan baleontziaren erreplika bat egiteko proiektua sustatu zuen.

Euskal baleazaleen txaluparen aztarna Red Bay museoan.

Apaizac Obeto espedizioa 2006 urtean antolatu zen Kanadan Euskal Herriko baleazaleek Ternuan eta San Laurendi ibaian zehar utzitako arrastoak berreskuratzeko. Beothuk izeneko traineru tradizional batean nabigatu zuten. Kanadako itsas-arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea-txalupa zaharraren erreplika bat zen, Albaola elkarteko kideek Pasaian eraiki zutena. 2006an liburu bat argitaratu zuen Jon Maiak espedizioaren kronikarekin, eta 2011an film dokumental bat zuzendu zuen.[4][5]

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoan hiru espazio ezberdin bisitatu daitezke: euskal baleazaleen historiaren erakusketa, arotzen zuzeneko lana eta San Juan baleontziaren estruktura.

Museoa asteartetik igandera dago irekita 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta azalpenak lau hizkuntzatan idatzita daude paneletan (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), baina beste 20 hizkuntzatan ere irakur eta entzun daitezke azalpen horiek norberaren telefono mugikorrean.[6]

Euskal baleazaleen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendearen inguruan Euskal Herrian nola bizi zen erakusten da San Juan baleontziarekin harremana zuten jarduera ekonomikoen eskutik. Nola eraikitzen zituzten baleontziak? Nondik lortzen zituzten lehengaiak? Zura, belak, sokak, bikea (zura iragazkaitz bihurtzeko likidoa)... Zer eramaten zituzten bidaia luze horietan jan eta edateko? Arrain-kontserbak, fruituak, lekaleak, ura, sagardo asko (eskorbutoa ez harrapatzeko prebentziorik onena zen eta)... Nola janzten ziren? Arropak, oinetakoak... Ze tresna eta lanabes baliatzen zituzten? Poleak, arpoiak...

Arotzen lantegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baleontziaren erreplika eraiki ahal izateko behar diren zurezko pieza guztiak lantegi honetan prestatzen dira jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz.

San Juan baleontziaren estruktura.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arotzek sortzen dituzten zurezko pieza handiak nabe handi honetara ekartzen dira pixkanaka itsasontziaren egitura antolatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albaola Itsas Kultur Erakundea