Edukira joan

Txikipedia:Alegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak1.771
🔎  Azalera7,59 kilometro koadro
🌄  Altuera94 metro
Map

Alegia Gipuzkoako udalerri bat da. 1.746 biztanle ditu.

Oria eta Amezketa ibaiek herria zeharkatzen dute.

Ez dakigu noiz sortu zen Alegia.

1319. urtean Tolosarekin bat egin zuen.

1454. urtean hiribildu titulua lortu zuen.

1532. urtean ia herri guztia suntsitu zuen sute bat egon zen.

1953 eta 1983. urteetan uholde larriak gertatu ziren.

2019an herriak 1.751 biztanle zituen.

Udaletxea

2019ko udal hauteskundeen ondorioz, Arantxa Irazusta aukeratu zuten alkate.

Herritar gehienak euskaldunak dira (%78 baino gehiago).

San Joan eliza

Eraikin garrantzitsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Udaletxea. Eraikin barrokoa.
  • Zubi zaharra. XVII. mende amaierako zubia.
  • San Joan Bataiatzailearen parrokia. 1643koa.
  • Gurutze Santuaren ermita.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]