Wikipedia, Entziklopedia askea
👶
Jaiotza
1881eko apirilaren 22a (juliotar egutegia)
Ulianovsk
💀
Heriotza
1970eko ekainaren 11
New York
🔨
Lanbidea
politikari
📷
Argazkiak
ikusi
Kerenski 1918

Aleksandr Fiodorovitx Kerenski (Simbirsk, 1881eko maiatzaren 4a - New York, 1970eko ekainaren 11) errusiako politikaria izan zen, abokatu eta iraultzaren bultzatzaile nagusia bezala aritu zen. Kerenskyren idealak argiak ziren, Nikolas II.aren aurka zegoen eta sozialisten buruzagia zen hain zuzen.

Kerenskik gauza hauek egin zituen: Otsaileko Iraultzan parte hartu zuen, lehen ministroa izatera iritsi arte (errusiako historian bigarrena). Gutxi balitz Kornilov jeneralaren estatu kolpea eragoztea lortu zuen.

Otsaileko Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsaileko iraultzaren behin-behineko gobernua sortu zen, Kerenskik gobernu konstituzionala zuzentzen zuen. Bere lana batez ere burgesiaren sektoreari ahotsa ematea zen. Kerenskik, armadaren zuzendaria zenez, erabaki zail bat hartu beharra izan zuen; I. Mundu Gerran jarraitzeko erabakia izan zen. Bazekien gerra utziz gero izugarrizko galera ekonomikoak izango zituztela Sobietar Batasunak.

Urriko Iraultza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerenskiren bulegoa Neguko palazioan

Iraultza hau oso bortitza izan zen. 1917ko udan armada zuzentzeko ardura Kornilv jeneralaren agindupean geratu zen, Kerenskiri boterea kenduz. Hau bigarren iraultza izan zen.

Bozketaren ondoren sozialistak atera ziren garaile. Boltxebikeak galtzaile atera ziren eta sozialistak garaile desberdintasun handiarekin (Kerenskiren taldea). Gatazka handiak egon ziren boterarengatik izan ere boltxebikeek zioten hauek zirela Errusiaren agintari. Horrela errusia diktadura batean sartu zen.

Erbestea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kerenskik azkenik Estatu Batuetara ihes egin zuen eta bertako Unibertsitate batean irakasle lanetan hasi zen. New Yorken jarri zen bizitzen, batzuetan irratian hitz egiten zuen Errusiako politika eta historiari buruz. 1970 ean hil zen New Yorken.