Txikipedia:Amaia Zubiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Zubiria abeslaria
Amaia Zubiria abeslaria

Amaia Zubiria, Donostia (Gipuzkoa)  1947ko irailaren 11 jaio zen. Euskal abeslaria da. Euskal Kantagintza berriak emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena. Kantaera dotore eta sakonaren jabe izanik, ez da harritzekoa haren ahotsa hainbat filmetan eta beste hainbat euskal artistaren diskoetan entzutea.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neskatoa zenez geroztik, abestigintzarako giroa eta zaletasuna ezagutu zituen, batez ere, amaren aldetik. Kantatzea, etxean eta lagunartean gorde beharreko kontua zelakoan, ezkutuan hasi zen 16 urterekin, kantari berrientzat garai hartan ohikoak ziren txapelketetan parte hartzen. Halako batean La voz de España egunkariko argazki batean agertu, eta horrela jabetu ziren etxean Amaia gazteak kantaria izan nahi zuela. Sekulako iskanbila sortu zuen deskubrimenduak, gurasoek ez baitzuten nahi alabak, plazan kantatzea. Oso gazte ezkondu zen, 19 urterekin, eta, 25 urterekin hiru seme-alaba zituen. Gazte-gaztetatik hainbat txapelketatan parte hartu zuen, baina, bere ezkontza goiztiarrak jendaurreko agerpen eta grabazioetatik at utzi zuen aldi baterako. Hala eta guztiz ere, sekula ez zuen alde batera utzi kanturako grina.

Haizea taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txomin Artola ezagutu zuen 70eko hamarkadaren erdialdean; biek maite zuten Walt Whitman poeta estatubatuarra, eta Artolak proposatu zion Haizea taldean kantari gisa jardutea. Haizeak ezagutarazi zuen Amaia Zubiriaren ahots garden eta sentikorra. Ordu arte Hego Euskal Herrian entzun ez zen emakume kantaera zen hura, eta entzuleak txunditu egin zituen. Esan daiteke, zalantzarik gabe, Amaia Zubiriaren ahotsa izan zela Haizearen arrakastaren gakoetako bat.

Txomin Artola, Pascal Gaigne eta kantak zinean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txomin Artolarekin beste hiru disko argitaratu zituen, Pascal Gaignerekin ere beste hiru, horien artean 1985an Egun argi hartan izenburukoa. Bakarrean hamabi disko argitaratu ditu. Zubiriaren abestien oinarrizko gaiak hauek dira: maitasuna, galera, malenkonia, herrimina, transzendentziaren bilaketa eta gai herrikoiak. Amaiaren kantak euskal zinemari lotuak ere badira. 1980. hamarkadako zenbait film ezagunetan dira amaiaren kantan Mikelen heriotza (Imanol Uribe, 1983) edo Segoviako Ihesa ()Angel Amigo, 1981) filmetan esaterako.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1977. Haizea: Haizea
  • 1979. Haizea: Hontz gaua
  • 1986. Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne: Kolorez eta ametsez
  • 1985. Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne: Egun argi hartan
  • 1990. Amaia Zubiria eta Pascal Gaigne: Hamar urte zineman
  • 1991. Amaia Zubiria eta Txomin Artola: Folk lore sorta I
  • 1992. Amaia Zubiria eta Txomin Artola: Folk lore sorta II
  • 1993. Amaia Zubiria eta Txomin Artola: Folk lore sorta III
  • 1998. Amaia Zubiria: Ho pitxu ho
  • 1995. Amaia Zubiria: Amonaren mengantza
  • 1998. Amaia Zubiria: Mami xuri
  • 2002. Amaia Zubiria: Haatik
  • 2008. Amaia Zubiria: Nabil
  • 2011. Amaia Zubiria: Amona Mantangorri[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Amaia Zubiria. 2023-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).