Wikipedia, Entziklopedia askea

Ameba

Ameba bat mikroskopioarekin ikusita
Ameba baten mugimendua.

Amebak mikrobio mota bat dira, hots, izaki bizidun txiki-txikiak, mikroskopioarekin soilik ikus daitezkeenak. Uretan bizi dira eta pseudopodo izeneko gorputzeko egitura batzuen bidez mugitzen dira. Ameba guztiak protozooen taldean sailkatzen dira.

Batzuk kaltegarriak izaten dira, eta gaixotasunak sortzen dituzte urarekin edaten ditugunean, baina beste asko ez dira gaiztoak eta ur-putzuetan eta urmaeletan bizi dira kalterik sortu gabe.