Txikipedia:Amoniako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amoniakoaren atomoa

Amoniakoa (NH3) nitrogenozko atomo batez eta hidrogenozko hiru atomoz osatutako konposizio kimiko bat da.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Era naturalean kantitate handietan aurkitzen den konposatu kimiko bat da, esaterako, animalia eta landare jatorriko substantzia nitrogenatuetatik sortzen dena. Euri urean ere aurkitzen da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amoniakoa asko erabiltzen da kimikoak sortzeko, bereziki nekazaritzako industrirako. Amoniako gaseosoa uretan disolba daiteke. Amoniako mota honi amoniako likidoa edo amoniako disoluzioa deitzen zaio.

Airea jasan ondoren, amoniako likidoa gas bihurtzen da azkar. Tabakoaren kearen osagaietako bat da ere.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amoniakoa oso toxikoa da uretako animalientzat,eta horregatik ingurumenentzat arriskutsu gisa sailkatuta dago. Ugaztun eta landare gehienentzat berriz, ez da horren toxikoa.