Wikipedia, Entziklopedia askea

Amy Macdonald

👶
Jaiotza
1987ko abuztuaren 25a
Bishopbriggs
🔨
Lanbidea
egile abeslari
📷
Argazkiak
ikusi
Amy Elizabeth Macdonald

Amy Elizabeth Macdonald (Bishopbriggs, 1987) Eskoziako abeslari eta kantautorea da. Ingelesez abesten du pop musika estiloa, eta bere abesti ezagunena This is the life da. Arropa ilunak erabiltzen ditu abesterako orduan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urterekin Travis talde Eskoziarra ikusi zuen eta orduan bere aitaren gitarrarekin taldearen Turn abestia ikasteari ekin zion. Konposatu zuen aurreneko abestia "The Wall" izan zen.

2007an bere lehenengo diska plazaratu zuen This is the life ("Hau da bizitza") izenekoa. Arrakasta handia lortu zuen, hiru milioi kopia saldu zituen eta Erresuma Batuan, Herbeheretan, Suitzan eta Danimarkan aurreneko postua eskuratu zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • This Is the Life (2007)
  • A Curious Thing (2010)
  • Life in a Beautiful Light (2012)
  • Under Stars (2017)
  • The Human Demands (2020)