Txikipedia:Android

Wikipedia, Entziklopedia askea
      Entzun!

Android-en robot-maskota

Android mugikor, tablet eta ukipen-pantaila duten gailuen sistema eragile bat da, Linux sisteman oinarritutakoa. 2007-an sortu zuen Open Handset Alliance enpresak . Google-ek ere lagundu zuen bere garapenean. Android-en helburua mugikorrek sistema eragile ireki bat edukitzea da, edonork nahi dituen aplikazioak sortzeko.

Zer egin dezakegu Android-en?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema honek gauza askotarako balio du: musika entzuteko, Interneten nabigatzeko, liburuak irakurtzeko, filmak ikusteko, argazkiak ateratzeko, jolasteko, dibertitzen ikasteko eta abarretarako erabiltzen da. Hau guztia Google Play izeneko denda batetik deskargatu daiteke.

Androiden ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mugikorren beste sistema eragileak ez bezala, Android askea da, honek esan nahi du edonork aldatu dezakeela.
  • Android sistema eragilea mugikorrez gain beste gailuetan erabiltzen da: hozgailuak, autoak, erlojuak...
  • Munduan gehien erabiltzen den mugikor sistema eragilea da, IOS-en aurretik.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Android sistema eragilea euskaraz ere aurki dezakegu. Hau ROM desberdinak instalatzean lortu dezakegu.