Anthaxia nitidula Euskal Herriko kakalardo mota bat da. Buprestidae familikoa da, eta Anthaxia generokoa.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kakalardo txikiak dira. Helduek, 5-7 mm-ko luzera izaten dute. Arra eta emea ez dira berdinak. Arrak, ia gorputz guztian berdexka kolorea du. Emeak, aldiz, gorputzean urdin-berdexka du, eta buruan kolore gorrixka du.
Beraien gorputza luze xamarra da. Buru handia dute eta buruaren alboan begiak dituzte.
Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Intsektu polinizatzaileak dira eta Amygdalus, Crataegus eta Prunus generoko landaretan aurkitzen dira.