Crataegus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Crataegus
Crataegus, various species, fruit.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
AzpifamiliaMaloideae Maloideae
Generoa Crataegus
L.
Datu orokorrak
Iturria mayhaw Itzuli

Crataegus generoak, elorri izenez ezagunak diren zuhaitz eta zuhaixkak biltzen ditu. Nahiko genero zabala da, Rosaceae familiakoa. Ipar Hemisferioan soilik, 140 espezie desberdin ezagutzen dira, beraien artean hibridoak sortzen direla eta haien identifikazioa zaila dela kontuan izanda. Europako Ipar Hemisferioko, Asiako eta Ipar Amerikako eskualde epeletan dute jatorria. Horietatik guztietatik, bi dira Euskal Herrian bizi direnak: Crataegus laevigata eta Crataegus monogyna.

Genero honetako espezieak zuhaitz edo zuhaixka txikiak dira, arantzadunak eta hosto bakun eta erorkorrak dituztenak. Sagarraren antzeko fruitu txikia garatzen dute.[1][2]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crataegus-en lorea

Elorriak, 5-15 m ingururarte hazten dira. Adarretan 1-3 cm arteko arantza zorrotzak izaten dituzte, herbiboroen aurrean babes mekanikoa emango dietenak, adar antzu zein loredunetan.

Enborra grisa eta leuna da indibiduo gazteenetan, eta azalean pitzadurak edo arrakala txikiak izango dituzte zuhaitz zaharragoek.

Hostoaren formari erreparatuz, gingildunak edo lobulatuak eta pinatifidoak dira. Estipula iraunkorrak dituzte, hau da, azken hauek ez dituzte galduko hostoekin batera.

Loreak korinboetan bilduta egoten dira, guztiak altuera beretsuan, nahiz eta pedizeloak altuera desberdinetatik abiatu. Petaloak obobatuak dira, puntan bukatzen direlarik. Kolore zurikoak izaten dira, eta noizbehinka arrosa argiak.

Ugal egitura arrean (hots, androzeoan), 5-25 estamine aurki genitzazke, eta emean (hots ginezeoan), 1-5 karpelo zein estilo eta bi obulu (edo hazi-hasikin) karpelo bakoitzean. Obulutegia lore-errezeptakuluan txertatuta dago.

Fruituak, gorriak, beltzak edo horiak izan ohi dira, txikiak eta sagar itxurakoak (pomoak). Mamitsuak diren arren, ez dira oso preziatuak gizakiarentzat. Barruan hainbat hazi izaten dituzte eta fruituaren beheko aldean, kalizaren hondarrek irauten dute.[2]

Crataegus laevigata-ren fruituak


Crataegus laevigata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko elorri zuria, zuhaixka arantzaduna eta oso adartsua da, 4 m  hazten dena. Hostoak zertxobait larrukarak eta 3-5 gingildunak dira. Nahiko zabalak izan arren laburrak eta kamutsak dira, eta ertzetan serrulatuak. Estipula akuminatuak dituzte. Loreak 5-10 aleko korinboetan elkartuta egoten dira, pedunkulua dute eta sepaloak zabalki triangeluarrak dira, kolore zuri edo arrosadun petaloekin. Anterak gorriak dira,  2-3 estilorekin, eta fruitua ere gorria da, 2 edo 3 hezurtxo eduki ohi ditu eta irinkara eta zaporegabea da.[3]

Crataegus monogyna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Crataegus monogyna

Iparraldeko elorri zuria, 10 m arteko zuhaixka da, aurrekoa baino gehiago hazten da beraz. Adar bihurri ugari ditu. Hostoak txortendunak eta oinean kuneatuak, 3-7 lobulu desberdinetan ebakita daude.Gingil edo lobulu hauek puntaldean hortz zorrotz batzuk dituzte. Zertxobait larrukarak eta distiratsuak dira, argiagoak azpialdean. Estipulak handiak eta hostokarak. Loreak korinboetan biltzen dira, zuriak edo arrosatuak eta estilo bakarrekoak izanik. Sepaloak iraunkorrak dira. Fruitua gorria da espezie honetan ere, baina hezurtxo bakarrekoa. Mamia, irinkara eta zaporegabea, genero bereko C. laevigata-ren antzera.[4]

Banaketa eta habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C. laevigata, Europako zati handi batean hedatzen da, eta Euskal Herrian, erdialdeko mendi eta haranetara mugatzen da, pagadi eta hariztien ingurunean edo soiluneetan bizi da. Penintsularen Iparraldean nahiko hedatuta dago, Errioxatik Euskal Herriko mendietara eta Nafar Pirinioetara.

Eta C. monogyna-ren kasuan, Europan, Asian eta Afrika Iparraldean hedaduta dago. Euskal Herrian nonahi ageri da, mendietan 1600 m-ko altituderaino iritsiz.

Loraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirila eta maiatzean loratzen dira, eta fruituak abuztutik urrira heltzen dira.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz hauek hainbat hegazti eta ugaztunen babesleku izateaz gain, loreetako nektarra intsektu askorentzat elikagaia da. Elorrietan, larba eta lepidoptero askok ere elikagaia bilatzen dute. Horrez gain, bere fruitua jaten duten txoriek ugalketan laguntzen diete, haziak barreiatuz.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorriak hainbat erabilera ditu, esaterako, sukaldaritzan erabiltzen dira, eta baita medikuntza tradizionalean ere.

Sukaldaritzan, C.monogyna-ren fruitu jangarriak erabiltzen dira, sagar helduegien zaporearekin konparatzen dira, eta Erresuma Batuan, ardoa egiteko erabiltzen dira.

Hostoak ere jangarriak dira eta udaberrian bilduz gero, oraindik gazteak direnean, nahiko samurrak izaten dira entsaladak egiteko. Inglaterran hosto gazteak eta lore-begiak, “ogia eta gazta” moduan dira ezagunak eta Ameriketako Estatu Batuetako hegoaldean, hiru espezie autoktonoen fruituak “mahahawak” bezala ezagutzen dira eta gelatina bat eratzen dute, oso jaki gozoa eta estimatua dena bertako biztanleen artean.

Bestalde hainbat elorri espezie erabili izan dira medikuntza tradizionalean. Sendagaiak egiteko batez ere C. monogyna eta C. laevigata- ren produktuak erauzten ziren. C.monogyna-ren fruitu lehortuak bihotz toniko ona dira, eta ezaugarri lasaigarriak baitituzte. Bestalde Txinan Crataegus pinnatifida- ren fruitu lehorrak erabiltzen ziren digestioan laguntzeko.

Baina baditu gizakiarentzat onuragarriak ez diren erabilerak ere. Hauen artean gaindosi batek arritmia sortu dezake eta odol-presioa jaitsi dezake. Bigarren mailako arazoak berriz, goragalea eta sedazioa izango lirateke.

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noizbehinka, hostoetan bi espezieen bitarteko ezaugarriak ageri dira eta oin berean estilo 1 eta 2ko loreak dituzten elorriak ere aurkitu daitezke. Horrelakoetan jatorri hibridoa dutela esaten da.

Bestalde, hainbat elorri espezie oso egokiak dira bonsaiak egiteko, hauen lore ikusgarriak direla eta, asko dira hauek landatu eta hazten dituztenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2. a b   I., Aizpuru, (2010) Euskal herriko zuhaitz eta zuhaixken gida (2. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 9788445730515 PMC 868798162 . Noiz kontsultatua: 2019-03-21 .
  3.    .
  4.   Crataegus monogyna .