Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apo Pikarta

Apo Pikarta (Pelodytes punctatus), Pelodytidaen familikoa da. Anfibio bat da. Bere generoa Pelodytes da eta ez du izen berezirik.

Apoa handitzen denean begi nini bertikalak ditu. Arrek ez dute inoiz 3.5 cm ak gainditzen eta emeek 4.5 cm inguru izaten dute. Bizkar aldearen kolorea aldakorra da eta orokorrean orban irregularrak izaten ditu, marroi edo gris kolorekoak. Hatzak meheak eta ia askeak izaten dira, eta hauen artean mintz fin bat baino ez daukate.

Mendebaldeko Europan bizi da eta gehien bat Belgikan, Luxenburgon, Italia ipar aldean, Frantziako estatuan eta Iberiar penintsulan. Kantauri aldean izan ezik nahiko zabalduta dago.

Edozein ur masa hautatzen du, geldoa edo azkarra, landareduna edo landaregabea. Euskal Herriko ingurunetan apo heldua nekazale eremuak eta sastrakadi mediterranearrak ditu gogokoena.

Zapaburuek batik bat alga berdeak eta betrikak jaten dute eta maiz inurriak ere. Batzuetan apo lasterkariaren arrautzak jaten dituzte. Gure inguruneko anfibioak bezala, apo pikarta ere ornogabe desberdinez elikatzen da, eta intsektuak, moluskuak, zizareak, labezomorro...

Ez du mehatxu handirik eta ez dago desagertzeko zorian.