Wikipedia, Entziklopedia askea

Labezomorroa (Blattodea eta, batzuetan, Blattaria) 4.500 espezie inguru dituen intsektu mota da. Labezomorro espezierik ezagunenak amerikar labezomorroa (Periplaneta americana), labezomorro arrea (Blattella germanica), asiar labezomorroa (Blattella asahinai) eta labezomorro beltza (Blatta orientalis) dira.

Hona hemen labezomorro errinozeroa.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labezomorroen gorputza laua edota obalatua (arku itxurakoa) da. Buru txikia dute eta, hau, gogorra da, ondo babesteko. Bertan, bi antena luze eta fin dituzte eta begi oso txikiak; beraz, gutxi ikusten dutenez, antenen bidez jasotzen dituzten bibrazioen bitartez gidatzen dira.

Hankak berriz, arantzaz osatutakoak eta luzeak dira, eta mastekatzeko bi pintza txiki ere dituzte. Bestalde, bi hegal pare ditu; batetik, hegal nagusiak eta handienak, eta bestetik, hegal txikiak (handiak babesteko balio dutenak).

Labezomorro arruntak edo labezomorro beltzak, hau da, ohikoenak, 3,5 zentimetro inguruko luzera du. Baina, orain arte aurkitu den labezomorro handiena, Macropanesthia rhinoceros (labezomorro errinozeroa) izan da, 9 zentimetroko luzerarekin eta 30 gramo pisatzen zituelarik.


Non bizi da eta zer ohitura ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Euren bizitzako denboraren %75 leku berdinean igarotzen dute; hala nola, arrail edota zulo txikien barnean.

Labezomorroak leku askotan bizi dira eta ez dute inongo arazorik leku berrietara egokitzeko. Hala ere, eraikinen barneko giro epela nahiago dute. Hauek aurkitzeko lekurik ohikoenak, zakarrontziak, sukaldeak, komunak, estoldak eta antzekoak dira.

Badira etxeetan sartzen diren labezomorroak ere, baina hauek labezomorroen 4.500 espezieen barnean, 20-30 espezie inguru soilik dira.

Asiar labezomorroa (Blattella asahinai).


Zertaz elikatzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labezomorroak, gehienetan, orojaleak izaten dira, hau da, haragia eta landareak jaten dituzte; hala ere, salbuespen batzuk aurki ditzakegu, esaterako Cryptocercus motako labezomorroak.



Harrapakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labezomorroek, euren atzetik dabiltzan harrapakari ugari dituzte; hala nola, igelak, apoak, kakalardoak, iguanak, liztorrak edota sugandilak.

Horregatik, hauek saihesteko, labezomorroak gauez ateratzen dira elikatzera eta, bizitzeko lekua aukeratzerakoan, euren espezieko animalia asko dauden tokietara jotzen dute, leku segurua delakoan (labezomorro asko badaude, harrapakariak harrapatu ez dituztelako dela ondorioztatzen dute eta, orduan, leku segurutzat hartzen dute).  

Bestalde, euren bizitza arriskuan ikusten dutenean, buruz gora jartzeko ohitura dute, harrapakariak hilda daudela pentsa dezan.

Nola arnasten dute?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labezomorro beltza (Blatta orientalis).

Labezomorroek, beste intsektu guztiek bezala, trakea izeneko hodi batzuen bidez arnasten dute. Trakeetan airea sartzeko, gorputzean zehar, buruan izan ezik, dituzten zulo batzuk irekitzen dira eta, hala, burua erabili gabe arnasteko aukera dute. Zulo hauek, labezomorroek gorputzean CO2 (arnasa hartzerakoan, oxigenoa barneratu ondoren, kanporatzen den airea) kantitate handia dutenean irekitzen dira, horrela, hau gorputzetik kanporatzen dute eta oxigenoa sartzen da.

Ugalketa eta bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labezomorro emeak arrautzak jartzen ditu poltsa baten barnean (ooteca izenekoa), bere gorputzetik kanpo. Poltsa hau, gehienetan, emeak garraiatzen du, sabelaren ertzean itsatsita.

Arre espezieko labezomorro emea arrautza poltsarekin.

Labezomorroen gaztetako etapari, ninfa deritzo eta, hauek, arrautzetatik ateratzen dira arnasa hartzeari esker egiten duten presioagatik.

Hasiera batean, zuriak izaten dira eta, arnasa hartzen hasten direnetik hurrengo lau orduetara bitartean, iluntzen eta gogortzen hasten dira.

Haurra izatetik heldua izaterako prozesua 3 eta 4 hilabete artekoa izaten da, eta hauen bizitza urtebetekoa izaten da gehienetan.

Labezomorro emea, espezie gehienetan, 8 aldiz erreproduzitu daiteke bere bizitza osoan zehar eta, poltsa horietako bakoitzaren barnean, baldintzak egokiak izanez gero, 300-400 ondorengo izan ditzake.

Aldiz, badaude bizitza osoan zehar behin ugaltzen diren labezomorroak ere eta, hauek, aldi horretan, ia ia gainontzeko labezomorroek euren bizitza osoan jartzen dituzten arrautza kopurua berdintzen dute.

Salbuespen gisa, Diploptera punctata espeziea dugu, bibiparoa dela; hau da, umeak sabelaren barnean garatzen ditu.

Gizakiongan duten eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Labezomorroek erradiazioen aurkako erresistentzia handiagoa dute gizakien aldean. Hori dela eta, batzuen ustez, gerra nuklear baten ondorioz gizakiak desagertuko bagina, labezomorroek hartuko lukete Lurra.

Labezomorroek gaixotasunak transmititu diezazkiekete gizakiei, baina ez beste intsektu batzuen modura, era zuzen batean, baizik eta zeharkako modu batean. Izan ere, ziztada baten bitartez transmititu beharrean, hauek, bakterioak gizakiongana erakartzen dituzte estoldetatik, zaborrontzietatik, etab…

Hainbat dira transmititu ditzaketen gaixotasunak, esaterako: E.Coli, Salmonela, Gastroenteritis, etab… Gaixotasun guzti horiez gain, intsektu hauek asma ere sorraraz dezakete.

Beste bitxikeria batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Labezomorroa munduko animalia gogor eta iraunkorrenetako bat da; izan ere, hilabete oso bat lehengai (elikagai) gabe bizirauteko gai dira. Beste batzuk, berriz, ur azpian 45 minutu irauteko edo bihotzeko taupadak mantsotzeko gai dira.
  • Labezomorroen itxura, oso gutxi aldatu da euren agerpenetik, hau da, duela 300 milioi urtetatik.
  • Labezomorroak gai dira koipe edota azukre asko duten elikagai kantitate handiak jateko. Gainera, larrua eta lekeda jateko gai dira.
  • Hainbat kanta sortu dira, oso famatuak bilakatu direnak, labezomorroen inguruan. Hona hemen haien artean ospetsuena:
      Entzun!