Txikipedia:Apple Inc.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apple logotipoa
Apple logotipoa
      Entzun!

Apple Incorporated hardware- eta software-ekoizle estatubatuarra da. Macintosh ordenagailuak, iPod musika-erreproduzigailuak, iPhone telefono mugikorrak eta iPad tabletak dira Apple-en produktu ezagunenak. Produktuak munduko 120 herrialdetan baino gehiagotan salgai daude. Enpresarako, hezkuntzarako, administraziorako eta etxerako sistema informatiko pertsonalak ekoizten eta saltzen ditu eta Appleren lantegi nagusiak Estatu Batuetan, Irlandan eta Singapurren daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iphone 1
Lehendabiziko Iphone-a
Ipad 1
Lehendabiziko Ipad-a

Enpresa 1976an sortu zuten Steven Jobsek eta Steve Wozniakek baina 1977an lehen ordenagailu pertsonala merkaturatu zuten, Apple II izenekoa. Lehen Macintosh ordenagailua, 1984an merkaturatu zuten. 2001ean iPod musika-erreproduzigailua merkaturatu zuten. 2007tik aurrera, beste bi produktu arrakastatsu agertu ziren: iPhone telefono eramangarria eta iPad tableta.

2011ko urriaren 5ean, Steve Jobs, Applen arrakastaren eragile nagusia, Kalifornian hil zen, pankreako minbizia diagnostikatu ziotenetik zazpi urte igaro ondoren.