Pankreako minbizi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pankreako minbizi
MBq cystic-carcinoma-pancreas.jpg
Deskribapena
Mota endocrine gland cancer, pancreas disease
pancreatic tumor
Espezialitatea Onkologia
Sintoma(k) Tripako mina, Ikterizia, acute pancreatitisa, Anorexia
Trousseau sign of malignancya
Azterketa medikoa ekografia, ordenagailu bidezko tomografia axiala, odol-analisi, Biopsia
Positroi-igorpenaren bidezko tomografia
Asoziazio genetikoa SBF2, GRID1, GTF2H1, DAPK1, BACH1, DAB2, FAM19A5, IL17F, PRB2, DPP6, MYO1D, PRKN, RNF149, RNF43, BICD1, NR5A2, CLPTM1L eta ABO
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak Octreotide, docetaxel anhydrous, tamoxifen, irinotecan, ifosfamide, fluorouracil, α-streptozocin eta doxorubicin hydrochloride
Identifikatzaileak
DiseasesDB 9510
MedlinePlus 000236
eMedicine 000236
MeSH D010190
Disease Ontology ID DOID:1793
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pankreako minbizia digestio-aparatuaren organo horren tumore gaiztoen multzoa da, alde batetik gehien-gehienak diren tumore exokrinoak ditugula (%98-99a) eta bestetik askoz urriagoak diren tumore endokrinoak (%1-2a).

Oso pronostiko txarra dauka normalean, 3-6 hilabetekoa izanda bizirik irauteko batez bestekoa, eta 5 urtetarako bizirik irautea %5a baino txikiagoa. Urtero AEBetan 42.470 pertsona inguruk diagnostiko hau jasotzen dute eta horietatik 35.240 bat hiltzen dira.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eragileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adina (>60 urte), gizonezkoa izatea, tabakoa, pankreatitis kronikoa eta eragile genetikoak ditugu besteak beste minbizi mota honen arrisku faktoreen artean.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tripako mina: Sabelaren goialdean kokatutakoa eta tipikoki bizkarrerantz zabaltzen dena.
  • Jateko gogoaren falta, goragale eta goitikoak.
  • Pisuaren galera nabarmena.
  • Minik gabeko ikterizia, batez ere behazun-hodien butxadura dagoenean.
  • Diabetea edo hipergluzemia.
  • Depresioa oso ohikoa da, batzuetan minbizia diagnostikatuy baino lehen agertzen dena.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anamnesian jasotako datu klinikoez gain, proba osagarrien artean odol-analisiek gibeleko funtzioaren asaldurak azaldu ditzakete alde batetik, eta bestetik tumore markatzaile espezifikoa CA 19.9 da.

Bestela, proba erradiologikoen artean OTA edo eskanerra hoberena, ekografia soilak ematen duena baino informazio handiagoa eskaintzen duena.

Azkenik, beste minbiziekin eta bestelako gaixotasun batzuekin gertatu legez, pankreako tumoreekin ere biopsiak beharrezkoak dira diagnostikoa konfirmatzeko eta azpimota zehazteko.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kirurgia: Beste tumore batzuekin gertatzen den bezala, hemen ere minbiziaren zabaltze egoeraren arabera egin daiteke ala ez. Tamalez, kasu honetan oso kasu gutxitan prozedura hau burutu ahal izaten da.
  • Kimioterapia: Kirurgia egin ezin denean, aringarri moduan kimioterapia eskaini daiteke, beti ere helburu sendagarriak albo batean utzita eta bizirik irautea apur bat luzatzeko asmoz soilik. Gemzitabina izan zen erabilitako lehenengo agentea

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pankreako minbizi Aldatu lotura Wikidatan