Apple II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Apple II
Apple II IMG 4212.jpg
Apple II ordenagailu pertsonala.
Mota Ordenagailu Pertsonala
Garatzailea Steve Wozniak
Merkaturatua 1977ko ekainaren 10a
Deskatalogatua 1993
Prozesadorea MOS Technology 6502

Apple II edota Apple II Saila, 1977an AEBetako Apple Computer konpainiak ekoitzi eta merkaturatutako ordenagailu pertsonal sail bat da. Nagusiki Steve Wozniak ingeniariak diseinatu zuen. Berez, 1976ko Apple I ordenagailuaren ondorengoa da eta 1980an Apple III modeloak jarraitu zion.

1970eko hamarkadako eta 1980ko hamarkadaren lehen erdiko ordenagailu pertsonal saldu eta arrakastatsuenetako bat izan zen.

Sail handitan ekoitzitako lehenbiziko ordenagailu pertsonala izan zen. Etxeko erabiltzaileen artean sekulako ospea bereganatu zuen, noizbehinka negoziogizonei ere saldua izan zen. Lehenbiziko kalkulu-orria izan zen VisiCalc programa merkaturatzearekin batera, Apple II ordenagailuaren salmentek sekulako hazkundea izan zuten.

Gainera, gaur egun guztiz ohikoa den baina garai hartan oso ehoikoa zen QWERTY teklatua zuen. Ordenagailuak gainean, bi diskete unitate eta pantaila bat zeramatzan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Apple II Aldatu lotura Wikidatan