Txikipedia:Aquilegia vulgaris

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aquilegia vulgaris, Kuku belar edo Kuku praka izen arruntarekin ezagutzen da. Aquilegia generoko espezie bat da, Ranunculaceae familiakoa, jatorriz Europako eta Asiako zona epeletakoa.

Ezaugarriak- Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare belarkara da, bizikorra eta adarkatua, 35-150 cm inguruko luzeera izaten duena. Zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo gutxi izaten dituzte. Hostoak berde ilunak dira, behealdekoak handiak eta txortendunak, goialdekoak hirugingildunak. Lore-zurtoina zuzena da, 3-6 cm ingurukoa, eta bertan hainbat lore handi sortzen dira taldekatuta. Loreak urdin bioleta izaten dira, inoizka zuriak.

Loraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzetik uztailera loratzen dira.

Non hazten da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toki heze eta freskoetan sortzen dira, baso, belardi, erreka-ertz nahiz areketan, 0-1300 m tartean.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aquilegia vulgaris landare toxikoa da. Akilegina dauka, digestio-hodian hidrolizatzean hidrogeno zianuroa askatzen duen entzima baten eraginez. Landarearen pozoinak inurridura ahoan eta azalean, eta ondoren asaldura, pultsu ahula, deskoordinazioa, konbultsioak eta heriotza sor ditzake. Tratamendua ospitalekoa da, okada eragin behar da intoxikazioa susmatu bezain laster, eta arreta medikoa premiaz eskatzea ezinbestekoa da.

Erabilpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina sendabelar gisa erabili zen: eskorbutoaren kontra, janguraren estimulatzaile, diuretiko, sudorifiko; baina, egun erabiltze mugatua du, pozoitsu egiten duen azido zianhidrikoa duelako. Historian zehar, hainbat armarri eta artelanetan erabili izan da. Aintzinan haziak perfumeak egiteko erabiltzen ziren.

Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]