Txikipedia:Arrasate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Datuak, labur
🏴  LurraldeaGipuzkoa
👨‍👨‍👦‍👦  Biztanleak21.867
🔎  Azalera34,2 kilometro koadro
🌄  Altuera236 metro
Map

Arrasate Gipuzkoako udalerri bat da. 2018. urtearen hasieran, 22.156 biztanle zituen [1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoiena eskualdean kokatzen da.

Udalatx mendiaren magalean dago. Mendi horrek 1.117 metro ditu.

Deba ibaia eta Aramaio ibaia herritik igarotzen dira.

Auzo hauek ditu: Bedoña, Garagartza, Gesalibar, Meatzerreka, Udala.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1260an Alfontso X.a Gaztelako erregeak hiria sortzeko forua eman zion Arrasate herrixkari, eta Mondragoe izena ipini zion.

1950. hamarkadan Jose Maria Arizmendiarrietak bultzatuta kooperatiba asko sortu ziren.

Udala auzoa eta Udalatx mendia

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarren gehiengoa euskalduna da, %57,1 hain zuzen ere.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kooperatibismoak indar handia dauka herrian. Batzuk kooperatiba industrialak dira (Fagor, adibidez). Beste batzuk zerbitzu kooperatibak (Laboral Kutxa, Lagun Aro edota Mondragon Unibertsitatea).

Beheko ataria

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an Arrasatek 22.058 biztanle zituen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko udal hauteskundeen ondorioz Maria Ubarretxena izendatu zuten alkate.

Eraikin garrantzitsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Juan eliza
  • Udaletxea
  • Monterron jauregia

Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fagor enpresa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.arrasate.eus/eu/arrasate-herria/Biztanleria