Wikipedia, Entziklopedia askea
Harri igneo batzuk.

Arroka igneoa Lurrean dauden hiru harri motetako bat da. Beste biak harri sedimentarioak eta metamorfikoak dira.

Nola eratzen da arroka igneoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneoa magma deritzon substantzia leun eta arinetik eratzen da; magma harri urtua dela esaten da batzuetan. Lurraren barnean eratzen da, tenperatura oso altuak dauden lekuetan. Magmak 600 eta 1.300° C arteko tenperatura izan ohi du. Hozten denean, magma egoera solidora bueltatzen da eta arroka igneo bihurtzen da. Lurrazal gehiena arroka igneoz osatuta dago. Arroka mota honen zenbait adibide granitoa eta basaltoa dira.

Arroka igneo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka igneoen artean, bi mota bereizi ohi dira:

  • Arroka igneo plutoniko edo intrusiboa magma motelki hozten denean osatzen da, gehienetan lurpeko sakontasunean. Hozten doan neurrian arrokaren barneko mineralak kristal-forma hartzen doaz. Granitoa arroka igneo intrusibo mota bat da.
  • Arroka igneo bolkaniko edo estrusiboa magma oso arin hozten denean eratzen da, orokorrean lurrazalera heltzen delako. Magma erupzioan sartzen denean sumendi batean, laba bezala adibidez, arinegi hozten da eta, hori dela eta, kristalak ez dira eratzen. Basaltoa eta obsidiana beltz distiratsua arroka igneo estrusiboak dira.

Non daude Euskal Herrian?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiako Harrian, adibidez. Leku honetako arroka-geruza duela 300 milioi urte hasi zen eratzen, Paleozoiko garaian; aktibitate igneo indartsu bat gertatu zen lurraren barnean. Magma-masa handi bat oso pixkanaka hasi zen hozten lurraren barnean, eta granitozko harkaitz handi bat sortu zen horrela. Geroago, mugimendu tektonikoek lurrazalerantz bultzatu zuten. Prozesu luze horretan du jatorria Aiako Harriak.