Aiako Harria
| Aiako Harria | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mendirik altuena | Erroilbide |
| Garaiera | 837 m |
| Mota | mendilerroa |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°18′59″N 1°47′57″W / 43.31649°N 1.79909°W |
| Honen parte da | Bortzirietako mendigunea |
| Mendikatea | Pirinioak |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Babestutako-eremua | Aiako Harria parke naturala |
| Geologia | |
| Material nagusia | Granito |
Aiako Harria[1] Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren arteko mendigunea da, Oiartzun, Irun eta Lesakako lurrak hartzen dituena. Erroilbide (837 metro) da gailurrik garaiena. Euskal Herriko granitozko mendi bakarra da.[2]
Gipuzkoako aldea Aiako Harriko parke naturalaren barnean dago.[3]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiako Harria Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren artean dago, Kantauri itsasotik oso gertu. Bidasoa eta Oiartzun ibaien arroak bereizten ditu.

Inguruko herrietatik garbi ikusten dira elkarren ondoan dauden harrizko hiru tontor nagusiak: Hirumugarrietari (809 m) hiru herriren mugen artean egoteak eman dio izena —Irun, Oiartzun eta Lesaka—; Txurrumurru (821 m) da erdikoa; Erroilbide, berriz, garaiena da, 832 metro baititu.[2]
Gailurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erroilbide, 832 m[4][5] 43°16′54″N 1°47′07″W / 43.2816724°N 1.7853886°W (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Lizarretako gaina, 824 m 43°16′59″N 1°47′04″W / 43.2830495°N 1.7844861°W (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Txurrumurru, 821 m 43°17′07″N 1°47′00″W / 43.2852716°N 1.7834435°W (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Hirumugarrieta, 809 m 43°17′13″N 1°47′01″W / 43.2869198°N 1.7834846°W (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Arrisoro, 762 m 43°16′47″N 1°47′13″W / 43.2797528°N 1.7869304°W (Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa arteko mugan)
- Muganix, 758 m 43°17′19″N 1°47′10″W / 43.2886405°N 1.7861005°W (Gipuzkoa)
- Errekarte Harria, 652 m 43°17′13″N 1°47′15″W / 43.2868364°N 1.7875046°W (Gipuzkoa)
- Irufagoeta, 534 m 43°17′41″N 1°46′33″W / 43.2947793°N 1.7757588°W (Gipuzkoa)
- Erlaitz, 497 m 43°18′20″N 1°45′31″W / 43.3055633°N 1.7587369°W (Gipuzkoa)
- Belitz, 484 m 43°18′01″N 1°48′11″W / 43.3003639°N 1.8031521°W (Gipuzkoa)
- Pagogaña, 482 m 43°18′11″N 1°45′04″W / 43.3031665°N 1.7511415°W (Gipuzkoa)
- Arburu, 476 m 43°18′20″N 1°47′00″W / 43.305629°N 1.7832842°W (Gipuzkoa)
- Atseginarri, 391 m 43°18′56″N 1°45′26″W / 43.3155317°N 1.7572615°W (Gipuzkoa)
- Egieder 330 m 43°17′58″N 1°50′01″W / 43.2995488°N 1.8334841°W (Gipuzkoa)
- Arkaleko Arkaitzak 250 m 43°18′50″N 1°50′46″W / 43.3139666°N 1.8460539°W (Gipuzkoa)
- San Martzial, 249 m 43°19′41″N 1°45′41″W / 43.3281662°N 1.7613849°W (Gipuzkoa)
- Urkabe 234 m 43°18′15″N 1°51′30″W / 43.3041675°N 1.8582652°W (Gipuzkoa)
- Galbailurra 190 m 43°18′25″N 1°51′41″W / 43.3070336°N 1.8612579°W (Gipuzkoa)
- Trapada 186 m 43°18′42″N 1°51′50″W / 43.3117088°N 1.8638866°W (Gipuzkoa)
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria itsasoaren azpian zegoen duela 300 milioi urte. Gaur egun ezagutzen eta hainbeste miresten ditugun paisaia berdea eta mendi tontorrak existitu ere ez ziren egiten orduan, Variskar orogenia gertatu zen arte: plaka tektonikoek talka egin zuten, eta ur azpian zeuden sedimentu geruzak tolestu egin ziren.[2]
Sedimentu horien azpian, berriz, magmaz osatutako poltsa bat eratu zen. Mendeen poderioz, hoztuz joan zen poltsa magmatikoa, higatu egin ziren gaineko sedimentu geruzak, eta gaur egun geratzen dena granitozko mendi bat da. Euskal Herriko granitozko mendi bakarra.[2]
Aiako Harriko parke naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aiako Harriko parke naturala 1995ean sortu zuen Eusko Jaurlaritzak.[6] Aiako Harria da, noski, parkeko punturik garrantzitsuena, baina ez da bakarra. Gipuzkoako bost herritako lurrak hartzen ditu (Irun, Errenteria, Oiartzun, Donostia eta Hernani), 6.913 hektareako eremu zabalean.[2]
Aiako Harriaz gain, beste tontor hauek ere parke naturalaren barruan daude: Zaria (635m), Bunanagirre (781 m), Bianditz (797 m), Errenga (786 m), Irufagoeta (534 m), Erlaitz (498 m), Pagogaña (480 m), Urdaburu (599 m) eta Aldura (537 m).
Garrantzia eta espezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artzaintzarako zelaiguneak eta harkaitz-irtenguneak dituzten basoz estalita dago, zati handi batean. Pagadi eta harizti helduak ugari dira, eta horien kontserbazio-egoerari esker, Europar Batasunaren interesekoa den baso-fauna ikus daiteke; batzuk nabarmentzekotan, saguzar multzoak. Inguru garaietan larre eta sastrakak daude. Harkaiztegietan flora kasmofita ikusten da; flora espezie hori oso bakana da Europan. Floran, halaber, interes handiko hainbat espezie daude; aipagarriena, Soldanella villosa, oso esparru murritzeko endemismoa. Halaber, badira kalitate handiko ur-bazterreko basoak, non urarekin lotutako fauna oso nabarmena den: izokinaren errunaldirako (Salmo salar) eremuak daude, muturluze piriniarrak (Galemys pyrenaicus) ageri diren guneak, eta bisoi europarra (Mustela lutreola) finkatzeko eremu egokiak ere bai. Hegaztien ikuspuntutik sai arrearen kolonia (Gyps fulvus), belatz handia (Falco peregrinus), okil beltza (Dryocopus martius).[7]
Arditurriko meatzegunea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aiako Harriko parke naturaleko sarreretako batean dago Arditurri meatzegunea. Erabateko meatze paisaia eskaintzen du, oraindik ikusgai baitira aire zabaleko harrobiak, probetxuzko mearik ez zuten harri hondakinen zabortegiak, ustiapen garaiko eraikinak, eta garai batean minerala Pasaiako portura eramateko erabiltzen zen trenbide zaharraren bidea (gaur egun bidegorri bilakatua).[8]
Interpretazio zentroa meategiko laborategia izan zen eraikinean dago, eta meazuloan barrena bisitaldi gidatua egiteko aukera ematen du.[8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aiako Harria. euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-1-5).
- ↑ a b c d e Igartua, Maialen. Euskal Herriko lehen harria. Berria, 2013ko irailak 3, berria.eus (kontsulta data: 2025-1-9).
- ↑ Aiako Harriko kberen fitxa deskribatzailea. Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema, Eusko Jaurlaritza, ingurumena.ejgv.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-1-9).
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Harria Aiako Harria (Mendikat) - ↑ Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.
- ↑ 241/1995 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Aiako-harria aldea parke natural deklaratzen duena.. euskadi.eus (kontsulta data: 2025-1-8).
- ↑ https://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/ac84aBuscadorWar/lugares/1102525?locale=eu
- ↑ a b Arditurri meatze gunea. arditurribideberdea.eus (kontsulta data: 2025-1-11).
- ↑ Arditurri, esperientzia paregabea. arditurri.com (kontsulta data: 2025-1-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aiako Harria, euskal-herria.org
- Aiako Harria Natura Parkea, gipuzkoa.eus
