Txikipedia:Astigar arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea

Astigar Arrunta (Acer Campestre) enbor bakarreko zuhaitz txikia da. Lehenengo 3-4 urteetan oso azkar hazten da, baina gero hazkuntza moteldu egiten da.

Non aurkitu dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigar arruntaren hostoa

Zuhaitz espezie hau Europa osoan, Asian (Caucaso, Siberia, Mongoles, Turkestan eta Asia Txikia) eta Afrikako iparraldean aurkitzen da. Iberiar Peninsula iparraldean bizi da, batez ere ipar-ekialdean. Ibaien, igitaien, hegal laiotzen edo beste zuhaitz-formazio batzuen laguntzaile gisa agertu ohi da, hala nola erkamezti, harizti, pagadi, artadi edo izeidietan. Heskaien eta orla arbustiboen zati ere bada, eta oso arraroa da zuhaiztiak egitea.

Gipuzkoan astigarra oso ugaria da, eta edozein leku edo lurzorutan aurki dezkaegu, kostaldetik mendietaraino.

Nolakoa da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarrak, 8-20 metro neurtzen ditu.Azala zartatua eta ezkatakara izaten dute, grixaska .Astigarra hostoerorkorra da. Hosto simpleak eta palmatuak ditu, ertz osokoak, eta ileak agertzen dira. Loreak adar-puntetan sortzen dira, sortatan. Fruitu lehor hegaldunak ematen dituzte. Eta bere loraldia apiriletik maiatzerakoa da.

Astigar arruntaren hazia

Ugalketa nola egin?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxean edo mintegietan haziak erein ondoren lor daitezke landareak. Aldaxkek eta birlandaketek ez dute emaitza onik ematen. Mintegi komertzialetan aurki ditzazkegu.

Zertarako erabili dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astigarra landatzea oso gomendagarria da edozein toki motatan, zuhaitzak jarri nahi baditugu. Abereek gustura jaten dituzte zuhaitz mota honen hosto eta adaskak. Erlezaintzarako interesa du lorea eta polenari esker. Beren egurra preziatua da zurgintzan. Astigarraren bidez, mahai-tresnak, erretzeko pipak, lanabesak eta torneatutako beste pieza txiki batzuk egiten dira.

Ba al dakizu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan oso ugaria izan denez, bere hostoa hiriburu gotiko eta erromanikoetan asko irudikatu izan dela.