Erkametz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erkametz
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fagales
Familia: Fagaceae
Generoa: Quercus
Espeziea: Quercus faginea
Lam.
Hedapen mapa
Sinonimoak

Quercus lusitanica Webb

Erkametza (Quercus faginea) zuhaitz mota bat da. Mendebaldeko Mediterraneo aldean hazten den zuhaitza da. Oro har, klima mediterraneoa dagoen lekuetan hazten da.

Erdi mailako garaiera du, gehienez 20 metro garaierakoa. Hosto erorkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. 4-10 zentimetro luze eta 1,2-4 zentimetro zabal dira.

Apirila eta maiatza artean loratzen da. Bere fruituak, ezkurrak, iraila eta urria artean heltzen eta erortzen dira.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 metrorainoko zuhaitza da, adakera zabalekoa eta esferikoa edo elipsoidala. Baldintza desfaboragarrietan zuhaixka modura hazten da. Enbor zuzena dute, azal gris-arrearekin, ez oso lodia, zimurtsua, ezkatatsua eta zartatua ale zaharretan. Adar gazteak tomentoso edo glabreszenteak. Ernamuinak 2-5 mm-koak konikoak, zorrotzak eta ezkatadunak (hasieran ezkata pubeszenteak).

Hostoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hostoak

Erkametzaren hostoak 3-15 x 1,5-9 cm-koak dira, martzeszenteak, subkoriazeoak eta forma obobatukoak. Ertz horzduna edo lobulatua dute, lobulu edo hortzak ia oinarriraino iristen direlarik. Glabroak edo glabreszenteak eta berde ilunak dira gainaldean eta ile motz gutxi batzuk dituzte azpialdean, izar formakoak eta 125-155 mikrakoak. 6-12 pare nerbio sekundario dituzte eta 5-20 mm-ko peziolo tomentoso eta subzilindrikoa.

Loreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erkametzak amentu motako infloreszentziak ditu, haizearen bidezko polinizaziora (anemofiliara) moldaturik daudenak. Zuhaixka monoikoa da, hau da, ale berdinak sexu bietako loreak ditu, ez oso deigarriak.

Lore arrak 2-7,5 cm-ko amentuak ditu, horixkak, dilindariak eta errakis latz eta glabreszentea. Hauen periantoak 6 lobulu oso ditu, zorrotzak eta ziliatuak direnak.

Aldiz, lore emeek pedunkulu motza dute eta 6 lobulu motzeko periantoa. Hauen estiloa motza da, tentea, eta espatula formako estigma erreflexuak ditu.

Fruituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erkametzaren fruitua, ezkurra, akenio motakoa da. Karloak (txapelak)7-18 x 9-20 mm neurtzen ditu eta ezkata obatu-triangeluarrez estanita dago. Ezkata hauek elkarren artean oso estuturik daude eta mutur motzagoa dute, tomentosoak dira eta ezkurraren bi heren estaltzen dituzte.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde mediterraneoan aurkitzen da, Iberiar Penintsulatik Italiaraino, irlak barne. Afrikako Iparraldean ere ageri da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguteran dauden basoetan hazten da, barne-haranetako zonalde baxuetan eta ondo drainatutako hegal karetsuetan, 500-1.500 metroko altitudera. Argitasun ugari gustuko du baina itzala ere ondo jasaten du. Tenperatura epelak behar ditu baina tenperatura aldaketa handiak ere ondo jasan ditzake. Lur lehor eta basikoak behar ditu, pH 5,5-8 bitartekoak, eta nitrogenoan txiroak.

Fenologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxotik maiatzera loratzen da eta fruituak iraila eta urria bitartean heltzen dira.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zezidioak nahiko preziatuak dira, duten tanino kontzentrazio altua dela eta. Erkametzaren ezkurrak abeltzaintzan erabiltzen dira, hauek artearenak baino lehenago heltzen baitira. Azkenik, erkametzaren egurra egokia da habeak eraikitzeko eta ikatz begetal modura.

Espezieen arteko elkarrekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erkametzak askotan izaten ditu zezidio izeneko egiturak, intxaur baten tamainakoak eta kolore marroikoak, maiz fruituarekin nahas daitezkeenak. Barrualde hanpatu eta kortxoztatua dute eta Cynipedoen familiako intsektuen ziztadagatik sortzen dira. Cynips generoko liztor hauek kimu gazteetan arrautzak ziztatzen dituzte eta modu honez, babestuta gelditzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Erkametz