Hostoerorkor
Hostoerorkorrak, hostogalkorrak edo kaduzifolioak[1] udazkenean (klima epelean) edo urtaro lehorrean (klima tropikalean) hostoak galtzen dituzten zuhaitz eta zuhaixkak dira.
Hostoerorkorrek kolore ugari hartzen dituzte: gorritik horira doazenak, hain zuzen ere.
Udazkena sartzearekin batera, hotza iritsi eta eguzki ordu gutxiago izaten dira. Horren ondorioz, hostoak klorofila galtzen hasten dira, kolore berdea ematen diena. Haien ezaugarriak desagertzen direnean, hostoa sikatu egiten da. Hosto lehor horiengatik janaria jasotzen segitu ezin duenez, gainetik kentzen ditu zuhaitzak. Giro hotzenetan, hostoen zainetako ura izoztu eta barnetik puskatu egiten dira. Beraz, hosto zaharrez libratu ondoren, udaberrian hostotza berria izateko prest dago zuhaitza.
Materia organikoa zuhaitzera itzultzen da.
Alderdi Abiotikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baso hostoerorkorretan, klima ozeanikoa egoten denez, neguak hotzak izaten dira, eta udak, beroak edo freskoak. Prezipitazioak oso ugariak eta erregularrak dira urte osoan.
Hilabete hotzeneko batez besteko tenperatura 18 °C eta 0 °C artekoa da, eta hilabete beroenekoa, 10 °C baino altuagoa. Prezipitazioak lurruntzen den ura baino gehiagokoak dira. Klima horretan, baso mesotermikoak daude.
Prezipitazioak erregularrak izaten ditu urte osoan; beraz, ez dago aro lehorrik.
Uda leunak izaten dira, hilabete beroeneko batez besteko tenperatura 22 °C baino baxuagokoa izaten baita. Gainera, hilabeteko batez besteko tenperaturak 10 °C baino altuagoak dira, gutxienez lau hilabetez.
Lurzorua aberastasun handikoa izaten da, mineralei dagokienez.
Alderdi biotikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bioma horretako basoetan, landare espezie asko daude, eta hiru geruzatan banatuak:
Lehenengo geruza likenek, goroldioek, garoek, basa loreek eta lurrean bizi diren beste landare txiki batzuek osatzen dute. Zuhaixkek erdi geruza betetzen dute, eta astigarra, haritza, urkia, magnolia eta pagoa bezalako egur gogorreko zuhaitzek hirugarren geruza. Zuhaitz hostoerorkorrek osatzen dute baso hori. Zuhaitzak neguan hostoak galtzen dituzte eta udan berritzen dira denboraldi epeletan. Hala ere, mistoak ere izan daitezke: koniferoak eta hostoerorkorrak (aipatutako zuhaitzez gain pinuz osatuak).
Egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prezipitazio ugarien ondorioz, landareek lurrak xurgatu ezin duen urari aurre egin behar diote.
Bioma horretako landareen faktore orokorrena klimara egokituta daudela da, eta horregatik, egoera horietan bizitzeko prest daude. Adibidez, pagoek, izeiek eta zumarrek ura eta eguzkiaren irradiazioa xurgatzen dituzten hostoak dituzte. Zuhaitz horien egokitzapenaren beste adibide bat neguan hostoak galtzea da: horren ondoren, transpiratzeko modurik gabe geratzen dira, eta horregatik, ura gordetzeko gai dira neguan zehar.
Zuhaitzen adarrek beste izakiei itzala eman baino zerbait gehiago egiten dute: horiek mantenugaiak ematen dizkiete, aurrera egin dezaten.
Zuhaitz horien itzalak beste zuhaitz askoren hazkundea mugatzen duenez, basootako landare asko hazkunde prozesua eta loratze prozesua beste zuhaitz handien garapena baino lehen egiten dute, Trillium motako landareak edo basoko hiazintoak bezala. Landare mota horietako gehienak intsektuek polinizatzen dituzte eta haien haziak inurriek garraiatzen dituzte.
Beste alde batetik, badaude lurrean jaiotzen diren landare batzuk ere (nahiz eta gutxiago izan), eta zuhaitz handiagoen itzalera egokitu direnak: likenak, goroldioak, garoak eta iratzeak.
Basopeko landare askok ere, egokitzapenak dituzte beraien hostoetan argitasun gutxiko mailei aurre egiteko eta lurrazalera iristen diren eguzki izpi mugikorrak aprobetxatzeko. Monotropa uniflora eta Corallorhiza orkideak, adibidez, parasitismoaz (beste landare batzuetatik elikagaiak lortzea) baliatuz egokitu dira itzalpe horretara.
Zuhaitzak ere itzalaz kontrolatuta daude. Ernaltzen ari diren zuhaitzen hazi gehienek argiguneak behar dituzte, zuhaitzak erortzean eta birsortzeko lekua uztean sorturikoak. Batzuek argigune handiagoak behar dituzte, haize ekaitzek sortzen dituztenak bezalakoak (zuhaitzak botaz). Lurreko hezetasun gradienteek, lurraren sakontasunak eta goratzeak zuhaitz, zuhaixka eta belar espezie askoren banaketa kontrolatzen dute. Batzuek baldintza ezohikoak behar dituzte, mendi-hegal maldatsuak, lur ez emankorrak eta lehorteak, zuhaitz espezie ohikoenen konpetentziatik aldentzeko.
Fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fauna aberatseko bioma da.
Ugaztunen artean tamaina handiko eta ertaineko belarjaleak ditugu; oreinak, suidoak, bobinoak eta ahuntzak. Belarjale txikiak, lurzoruan bizi direnak (karraskariak, lagomorfoak) nahiz zuhaitzetan bizi direnak (urtxintxak, arantzurdeak) eta baita uretan bizi direnak (kastoreak). Lehen eta bigarren mailako harrapariak (kanidoak, felinoak, mustelidoak, trikuak, sorikomorfoak…) eta baita espezie orojaleak ere (Procyonidae familiakoak, ursidoak...).
Egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landareekin gertatzen den moduan, baso hostoerorkorretan bizi diren animaliak urtaro aldaketei egokitzeko gai izan behar dute. Horregatik bertan bizi diren espezie desberdinek modu desberdinak garatu dituzte, hainbat ugaztunek hibernazioa eta beste hegazti batzuek egiten duten migrazioa adibidez (elikagai gehiagoko lekuetara).
Bioma hostoerorkorretan bizi diren hegazti espezie askok emigratu egiten dute leku beroagoetara,eta elikagai gehiago dauden lekuetara, neguan. Hala ere badaude negua bertan pasatzen dutenak ere, eta baita klima hotzagoetatik etortzen direnak ere. Inguru horietako espezie ugarienak antzarak, okilak, harrapariak (gabiraia, batez ere), usoak, hontzak eta faisanidoak dira.
Beste ugaztun batzuek, hartz arreak adibidez, hibernatu egiten dute, horrela lo sakon moduko batean sartzen dira neguan, elikagai faltaz gain energia kontserbatzeko.
Bioma horretan bizi diren animalien ezaugarri bat landare eta zuhaitzen hazkundera ohituta egotea da, horrela, animalia espezie askok bizia zuhaitzetan egiten dute; beste batzuk, berriz, oso gutxitan urruntzen dira lurzorutik.
Eroritako egurrak (lehen esan bezala erori edo naturalki erortzen dira haizearen ondorioz landare berriak birsortzeko) babesa ematen die hainbat anfibio klaseri (arrabioei, batez ere).
Arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun basogabetzearen ondorioz, basoetako zuhaitz pila bat mozten dira, gizakiaren beharrak asetzeko, eta zuhaitzak kontserbatzea gizakion arazo bihurtu da.
Baso horiek leku epeletan daudenez, gizakiak baso mota horietako zenbait eremu kolonizatu ditu. Hori dela eta, amaitzen ari da: egurra fabrikaziorako, instalazioetan eta eraikuntzetan erabiltzeko, altzariak, papera, ikatza egiteko... Horrez gain, abeltzaintzarako ere erabiltzen dira. Gainera, beste baso ugari errepideek egiteko suntsitu dituzte. Horren ondorioz, jatorrizko basoen laurdenak baino gutxiago dirau.
Gaixotasun exotikoak basoko zuhaitzentzat mehatxu handiak dira, espezieei galera handia sortarazten dizkietelako, hala nola, gaztainondoari eta zumarrari. Hainbat animalia, oreinaren antzera, zabaldu eta populazioa handitu da. Haien gehiegizko larreratuak eta populazioa kontrolatzen duten haragijale handiak gutxitzeak paisaia aldatzea eragin du.
Beraz, basoa mantentzeko arazo esanguratsu bihurtu da.
Egun, baso horiek zaharberritzeko helburu nagusiak zuhaitz handi gehiago landatzea eta maila goragoko harrapariak birsartzea da.

