Txikipedia:Ayn Rand

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ayn Rand[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1905aren otsailaren 2an Errusian jaio eta 1982eko martxoak 6an hil zen. Ayn Rand edo Alisa Zinóvievna Rosenbaum, bere 3 anai-arreben artean nagusiena zen. Judioak izan arren gurasoek ez zuten erlijioa praktikatzen.

Autore moduan, filosofian, gidoilari, kazetari eta eleberrigile moduan egin zuen lan. Oso gaztetatik literatura eta zinearekiko zaletasuna garatu zuen eta zazpi urte zituelarik bere lehenengo gidoi eta eleberriak idatzi zituen.

Ayn Rand

Unibertsitatean zegoelarik Nietzsche irakurri zuen, eta heroiei eta norbanako heroikoei zuen ikuspuntua gustuko izan zuen; naiz eta urte batzuk beranduago Nietzscheren filosofia irrazionala gogorki kritikatu zuen.