Erlijioaren filosofia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erlijioaren filosofia, erlijioen tradiziozko kontzeptuak filosofiaren ikuspuntutik aztertzearen ekintza da. Horrelako gaien inguruko eztabaida filosofikoak antzinatik existitzen dira eta filosofiari lotutako lehen testuetan agertzen dira. Alor hau filosofiaren beste hainbat atalekin dago lotuta, hala nola metafisika, epistemologia edo etikarekin.


Erlijioaren filosofia ez da filosofia erlijiosoarekin nahastu behar. Alde batetik, erlijioaren filosofia erlijioek, bere osotasunean, biltzen edo sortzen dituzten galderak erantzuten saiatzen da, eta fededun zein fedegabeek landu dezakete. Bestetik, filosofia erlijiosoak sinesmen sistema konkretu batek sor ditzakeen arazo eta zalantzei irtenbidea aurkitzen saiatzen da.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William L. Rowe filosofoak honela deskribatu zuen erlijioaren filosofia: "erlijioarekin lotutako oinarrizko sinesmen eta kontzeptuen azterketa kritikoa". Hainbat alor lantzen dira aztergai filosofiko honetan, jainko edo jainkoen gaineko sinesmena, erlijioari lotutako bizipenen ezaugarriak, erlijoa eta zientziaren arteko erlazioa, ongiaren eta gaizkiaren natura eta irismena edo erlijioaren trataera jaiotza, historia eta heriotza bezalako gaietan.


Erlijioaren filosofia terminoa XIX. mendean zabaldu zen Mendebaldeko kulturen artean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]