Friedrich Nietzsche

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Friedrich Nietzsche
Nietzsche187a.jpg
Bizitza
Izen osoa Friedrich Wilhelm Nietzsche
Jaiotza Röcken1844ko urriaren 15
Herrialdea Prusiako Erresuma
aberrigabea
Heriotza Weimar1900eko abuztuaren 25 (55 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Aita Carl Ludwig Nietzsche
Ezkontidea(k) ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Bonngo Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea filosofoa, hizkuntzalaria, poeta, idazlea, musikagilea, pedagogoa, filologo klasikoa, unibertsitateko irakaslea, frantses moralista eta musika-kritikaria
Lantokia(k) BonnLeipzigBasilea eta Weimar
Enplegatzailea(k) Basileako Unibertsitatea
Lan nabarmenak Honela mintzatu zen Zaratustra
Influentziak Arthur Schopenhauer, Heraklito, Ralph Waldo Emerson, Charles Darwin, Parmenides, Auguste Comte, Blaise Pascal, Richard Strauss, Nikolas Makiavelo, Richard Wagner, Adalbert Stifter, Edgar Allan Poe, Protagoras, Giacomo Leopardi, Paul Bourget, Sextus Empiricus, François de La Rochefoucauld, Hyppolyte-Adolphe Taine, Ruđer Josip Bošković, Lev Xestov, Baruch Spinoza, Zoroastro, Baltasar Gracián, Bernard Mandeville, African Spir, William Butler Yeats, Michel de Montaigne, Demokrito, Epikuro, Heinrich Heine, Stendhal, Oswald Spengler, Stefan George, Johann Joachim Winckelmann, Georg Christoph Lichtenberg, Johann Wolfgang von Goethe, Paul Tillich, Friedrich Albert Lange, Paul Rée, Jean-Jacques Rousseau, William Shakespeare, Jean-Marie Guyau, Friedrich Hölderlin, Max Scheler, Max Stirner, Mary Wigman, Stefan Zweig, Adam Mickiewicz, Enpedokles, Platon, Aristoteles, Gottfried Wilhelm Leibniz, Voltaire, Sokrates, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Immanuel Kant eta Fedor Dostoievski
Zerbitzu militarra
Gatazka Frantzia-Prusia Gerra
Sinesmenak
Erlijioa atheista
IMDb nm0631346
Friedrich Nietzsche Signature.svg

Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a) alemaniar filosofo eta filologoa izan zen, XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan du XX. mendean, ideologia oso desberdinengan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta askotariko interpretazioak egin zaizkio haren pentsamenduari. Nietzscheren lanik nabarmenenak Hala mintzo zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea Europako iraultzen aldia izan zen: demografian, siderurgian, garraioan eta abarretan. Botere eta aberastasun irrikak hedatu ziren. Zientzien garapena nabarmendu zen eta filosofiaren oparotasuna teorietan. Industrializazioa: Lurrun makina eta gero, airezko, gasezko,...motorrak landu, makina berriak sortu eta eskulana ordezkatu zuten. Aurkikuntza guztiak industrian aplikatu ziren, eta horrela produkzioa eta kalitatea hobetu ziren, eta altzairua, trenbidea... garatu ziren. Medikuntzako aurrerapenak elikadura hobetu zuten. Nekazaritza eremuetatik hirietara heldutako langile talde handiak hirietako auzo txiro eta baztertuetan pilatu ziren. Langileen egoera oso txarra izan zen, eta ez zuten bizitzeko adina irabazten. Klase burges aberatsak zuen boterea. Inperialismoa: Garaiko potentziak koloniak hartzeari ekin zioten. Populazioa asko handitu zen, eta europar askok emigratu zuten. Gainprodukzioaren arazoa bideratzeko merkatu berriak sortu ziren. Etnozentrismoa agertu zen, eta beraz, kolonietako kulturaren aurretik beraiena inposatu zuten. Mugimendu sozialak: mende honetan gizakiaren autonomiaren aldeko mugimenduak sortu ziren:

  • Liberalismoa: burgesiaren ideologiari dagokionez, bi osagarri: progresista eta kontserbadorea. Liberalismo ekonomikoa defendatzen zen, estatuak parte-hartu barik.
  • Mugimendu demokratikoa: liberalismoaren gainetik, askatasun eta berdintasun printzipioak eta sufragio unibertsala defendatzen zuten.
  • Sufragismoa: mugimendu honek emakumeen botoa eskatzen zuen, mugimendu feminista oso hedatua egon zen.
  • Sozialismoa eta anarkismoa: langile klasearen ordezkariak ziren, klase borroka defendatzen zutenak.
  • Nazionalismoa: honek, herriaren izaera, hizkuntza, ohitura, kultura, nortasuna...propioak defendatzeari ekin zioten.
  • Tradizionalismoa: iraultzaren aurreko egoerara itzuli nahi zutenak osatzen zuten talde hau.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nietzsche urriaren 15ean jaio zen 1844an, Röcken herrixkan, Leipzig hiritik hurbil. Aita, Carl Ludwig Nietzsche, artzain luteranoa zuen, eta agian horregatik teologia eta filologia klasiko ikasketak hasiko zituen 1864. urtean Bonneko Unibersitatean. Gurasoen nahigaberako, ordea, berehala utzi zuen Teologia (seihileko bat soilik bete zuen), eta filologian sartu zen buru-belarri. 1865. urtean Leipzigeko Unibertsitatean sartu zen, eta bertan Arthur Schopenhauer eta Friederich Albert Langeren lanak ezagutzen hasi zen, filosofiaren munduan murgiltzen joan zelarik.

1867-1878 urteetan prusiar armadan aritu zen borondatez, zaldi istripu batek zerbitzu militarretik kanpo utzi zuen arte. Urte horretan bertan ezagutu zuen Richard Wagner, bere bizitzan pisu handia izango zuen pertsona.

1869an Leipzigeko Unibertsitateak doktoretza emango dio bere filologia lanengatik. Garai horietan Basileako Unibertsitateko irakasle lanetan zebilen (karrera bukatu gabe zuen arren), eta berehala irakasle izendatu zuten han, eta postu horretan arituko zen 1879 arte. Basileara bizitzera joatean Alemaniar Naziotasunari uko egin eta Suitzako hiritartasuna lortu zuen.

1870an Frantzia-Prusia Gerran prusiarren alde mediku bezala lan egiteko baimena eman zion Suitzako Gobernuak. Gerran hilabete soilik egun zuen arren, bizitza osorako markatuko zuten gertaerak bizi izan zituen, bere osasuna betirako kaltetuko zituzten difteria eta disenteria ere bertan harrapatu zituelarik.

1900ean hil zen Weimarren, nahiz eta bere azken urteak ohean, garun paralisi baten ondorioz egoera begetatiboan eman zituen.

Pentsaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko kultura, erlijio eta mendebaldeko filosofiaren kritika zorrotza burutu zuen, bizitzarekiko jarrera moralen (positibo zein negatibo) analisi bidez hauen benetako izaera agerian utzi nahiz. Lan honek ondorengo belaunaldietan agertu ziren teologo, filosofo, psikologo eta literaturazaleengan eragin handia izan zuen. Bere ustez, Europan gaur egun nagusi den moral judu-kristaua gainditu beharreko gauza zen, eta Sokrates jotzen zuen moral horren errunduntzat.

Nietzscheren ezaugarri nagusi dira landuriko gaiak eta hauek lantzeko estiloa eta zorroztasuna. Bere garaian autore eztabaidatua izan zen oso, baina 44 urte zituela jasan zuen buruko kolapso batek bere lana geldiarazi zuen, 1900an hil zen arte bere ama eta arrebaren zaintzaren menpe egon zelarik.

XX mendearen bigarren zatian bere lanak onarpen zabala erdietsi zuen, filosofia modernoaren irudi garrantzitsu bihurtu zelarik. Bere eragina bereziki nabarmena da filosofo existentzialista, fenomenologiko, postestrukturalista eta postmodernoengan. "Susmoaren maisu"-etako bat dela jo izan da, Karl Marxekin eta Sigmund Freudekin batera.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nietzschek oparo eta ia amorruz idatzi zuen bere bizitza aktiboan zehar, ulertzen ez zuen gizarte baten aurrean. Buru osasuna guztiz galdu aurretik ere, gaixotasunak gorputza unatua zuela, arrebari diktatzen zizkion filosofia izkribuak. Moralaren genealogia, Ongiaz eta gaizkiaz harago, Antikristoa, Ecce Homo, Hala mintzo zen Zaratustra... idatzi zituen, besteak beste.

Eragina euskal letretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Etxepare medikua izan zen aitzindaria Nietzscheren eragina euskal letretan jasotzen, bere 1910eko Buruxkak narrazio bilduman. Geroago, 1950-1960ko hamarkadetan Gabriel Aresti eta bereziki Jon Mirande nabarmendu ziren aleman filosofoaren ildoan. Gaztelaniazko Euskal Herriko idazleen artean Migel Unamuno, Pio Baroja eta Ramiro de Maezturengan ikus liteke Nietzscheren eragina (bereziki azken bi horien lanetan).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Nietzsche Aldatu lotura Wikidatan