Badia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pasaiako badia.

Badia bat kostaldeak izan dezakeen forma edo erliebe bat da; zehazki, bi lurmuturren artean dagoen itsas zati txikia da; mapan ikusita, itsasoa lurrera sartu balitz bezala dirudi. Golko txiki bat dela ere esan daiteke.

Euskal Herrian hiru badia ezagun ditugu: Donostiako Kontxakoa, Pasaiakoa eta Donibane Lohizunekoa, lehenengo biak Gipuzkoan eta hirugarrena Lapurdin.

Badiak beti izan dira interesgarriak gizakientzat; izan ere, badietako ura lasaiagoa izaten da beste lekuetan baino, eta horregatik leku onak izaten dira itsasontzi eta txalupak edukitzeko, bai eta arrantzan aritzeko ere.