Txikipedia:Baltikoa» orritik birbideratua)

Itsaso Baltikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Itsaso Baltikoko mapa.

Itsaso Baltikoa Europako iparraldeko itsaso bat da; Ipar itsasora irekita dago lehenik eta, haren bitartez, Ozeano Atlantikora, Kttegat eta Skagerrak itsasarteetan barrena. Inguratzen duten herrialdeak honako hauek dira (Eskandinaviar penintsulatik hasi eta erlojuaren orratzen norabidean): Suedia, Finlandia, Errusia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Alemania eta Danimarka.

432.800km²-ko azalera du eta bi golko nagusi aurki daitezke bertan: Finlandiako golkoa, Finlandiako hegoaldean eta Estonian kokatzen dena, eta Botniako golkoa, Suediako ekialdeko kosta eta Finlandiako mendebaleko kostan dagoena. Ez da oso sakona (bataz beste 57m-ko sakonera du eta gehienez 459m-koa, Gotland-eko iparraldeko irla suediarrean) eta ondorioz, baita ozeanoarekin lotzen duen pasabide estua dela eta, urak mantsoago berritzen dira eta kutsadura arazoak areagotu egiten dira. Mareen bitartea oso txikia da.

Baltikoaren gazitasuna oso baxua da gainerako itsaso eta ozeanoekin alderatuz gero; ur gaziaren eta gezaren bitartekoa kontsideratua izan daiteke. Gertakari hau itsasoaren latitude altuak azaldu dezake (lurrunketa gutxi jasaten du), erreka askoren ur geza ekarpen handiarekin konbinatuta; izan ere, aurretik aipatutako ozeanoarekin duen lotune estua dela eta, oso zaila da hustu eta ur gaziarekin ordeztea.